Spin
Spina (ingelesetik: spin, "bira") partikula subatomikoen propietate intrintseko bat da, horren ondorioz oinarrizko partikula bakoitzak balio jakin bateko berezko momentu angeluarra duena. [1]

Ez du antzekotasun klasiko zuzenik: partikulak ez dira literalki biratzen diren esfera. Ordea, biraketa baten antzeko ezaugarriak dituen propietate kuantikoa da.[2]
Bai fermioiak bai bosoiak spina dute. Bosoiek spin balio osoak hartzen dituzte. Fermioiek, ordea, spin balio erdiosoak hartzen dituzte. Bosoien artean protoiak eta fermioien artean elektroiak aurkitzen ditugu. [3]
Elektroiek, fermioiak direnez, bi spin balio izan ditzakete: gorantz () edo beherantz (). Pauliren elkarrezintasun-printzipioak ezartzen du ezin direla egon atomo batean lau zenbaki kuantiko berberak dituzten bi elektroi. Horrela, orbital atomiko batek bi elektroi izan ditzake gehienez, bata gorantz spinarekin eta bestea beherantz spinarekin.[4]
Spina elementu kimikoen egonkortasunaren, horien konfigurazio elektroniko eta erreakzio kimikoen, eta taula periodikoaren eraketaren atzean dago; beraz, inguratzen gaituen eta osatzen ari garen materia guztiaren atzean dago. [5]
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Ingelesez) Merzbacher, E.; Lasher, Gordon. (1971-06-01). «Quantum Mechanics» Physics Today 24 (6): 372-373. doi: . ISSN 0031-9228. (Noiz kontsultatua: 2023-11-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Piris Silvera, Mario. (1999). Física Cuántica. I.S.C.T.N., 143 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Fermiones, bosones y anyones – Superconductividad (ICMM-CSIC). (Noiz kontsultatua: 2023-11-26).
- ↑ (Alemanez) Pauli, W. E.. (1958). «Die allgemeinen Prinzipien der Wellenmechanik» Handbuch der Physik / Encyclopedia of Physics (Springer Berlin Heidelberg): 1–168. ISBN 978-3-642-80540-0. (Noiz kontsultatua: 2023-11-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Física y Química 4º ESO. ISFTIC, 223-234 or..