Bosoia partikulen fisikaren arabera naturaren funtsezko bi partikuletako bat da (bestea fermioia baita). Bosoi izena Satyendra Nath Bose fisikari indiarraren omenez jarri zioten. Ezaugarriak:

  1. Berezko momentu angeluar edo spin osoa dute (0, 1, 2, ...).
  2. Ez dute Pauliren baztertze-printzipioa betetzen eta Bose-Einsteinen estatistikari jarraitzen diote. Hori dela eta, Bose-Einsteinen kondentsazio fenomenoa gertatzen da (maser eta laserren garapena posible egin zuen).
  3. Bosoien sistemek betetzen duten uhin-funtzio kuantikoak partikula-trukearekiko simetrikoak dira.
Bosoi
Elkarreraginakgrabitazio
Antipartikulabosoi
Aurkitua 
Masa inbariantea0 GeV/c²
Oinarrizko partikulen eredu estandarra, gauge bosoiak azken zutabean dituela.

Nahiz eta bosoi gehienak konposatutako partikulak izan, eredu estandarraren arabera bost oinarrizko bosoi daude:

Gauge bosoiak ez bezala, Higgs bosoia ez da inoiz detektatua izan esperimentuetan.[1]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu