Esneki laranja
Esneki laranja (Lactarius aurantiacus) Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Jangarri oso kaskarra.
Esneki laranja | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius aurantiacus Gray, 1821 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus testaceus var. aurantiacus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Agaricus hybridus, Agaricus rufus, Agaricus testaceus, Agaricus aurantiacus, Galorrheus aurantiacus, Lactifluus aurantiacus, Lactarius mitissimus.
Deskribapena
aldatuKapela: 2 eta 6 cm. arteko diametrokoa, bola formakoa, gero ganbila eta titi kamuts eta zabalarekin. Bere ertz mehea hasieran makurtua eta gero zuzena eta uhindua. Azala laranja edo laranja-gorrixka da, ez dago zonatua eta bazterrak argiagoak ditu.
Orriak: Itsatsiak edo dekurrenteak, estu eta meheak, krema kolorekoak, gero laranjara pasatzen direnak, orban gorrixkekin eta esporetako hauts zurixkarekin.
Orri dekurrenteak: hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Luzea eta bihurgunetsua, meheagoa oinarrian eta goian, liraina, laster hutsik, laranja kolorekoa, kapelaren antzekoa eta pruina zuri-grisaxka batekin. Erraz hausten da klarionsa balitz bezala.
Haragia: Krema kolorekoa orban arrosekin eta samurra. Usain nabarmenik gabea eta zapore mingotsekoa.
Esne zuria eta ugari eta ez da kolorez aldatzen, hasieran gozoa eta gero oso mingotsa.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen duelako ebakitzean edo haustean. Aurantiacus berriz laranja koloreagatik.
Jangarritasuna
aldatuJangarri oso kaskarra. Bere zapore minagatik ez du balio jateko.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuLactarius mitissimus bezalako kapela laranjadun beste Lactarius batzuekin, batez ere hosto-erorkorretan ateratzen delako eta zapore gozoa edo apur bat garratzagatik bereizten da.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuGehien pinudietan ateratzen da, baina baita hostoerorkorren basoetan ere, hala nola haritz, pago, eta abarretan.[5]
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Mongolia.[6]
Galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 151 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 423 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 531 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 353 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Lactarius aurantiacus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.