Lactarius mitissimus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Heilmann-Clausen eta beste autore batzuen arabera izen hau Lactarius aurantiacus-en sinonimoa da.

Lactarius mitissimus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius mitissimus
Fr., 1838

Sinonimoak: Lactarius aurantiofulvus, Agaricus sororius, Agaricus mitissimus, Lactifluus mitissimus, Lactarius aurantiacus var. mitissimus.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik deprimitu-inbutu formarakora, erdian titia mantenduaz, azal leuna, distiratsua, likatsua hezetasunean, banaezina, pixka bat belusduna, laranja bizi kolorekoa (ertzean argitu egiten da).

Orriak: Adnatuak edo dekurrente samarrak, estu, okertuak, lamelulekin, laranja argi kolorekoak edo krema kolorekoak. Latex ugari, zuria eta kolorez aldatzen ez dena.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen dutenak.

Hanka: Liraina. 8 cm arteko garaierakoa, estua, zilindrikoa, barnehutsa, laranja argi kolorekoa, zurixka eta estutua goialdera.[2]

Haragia: Sendoa baina gutxi, zuria (gris arrosarako joerarekin). Lizun usain ahulekoa, hasieran zapore gozoa, baina berehala mikatza bihurtzen da, baita pikantea ere.

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen duelako ebakitzean edo haustean.

Jangarritasuna aldatu

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Lactarius mitissimus eta Lactarius aurantiacus-en arteko desberdintasunak aldatu

Lactarius mitissimus eta Lactarius aurantiacus hainbat desberdintasun dituzte. Hona hainbat bereizketa:

  • Kolorea: Lactarius mitissimus-ak, gehienetan krema koloreko hodia du, hori argia edo ilegabea. Lactarius aurantiacus kolore laranjatik laranja distiratsua du txanoan.
  • Lekua: Lactarius mitissimus, gehienbat zuhaitz hostoiraunkorrak azpian, bereziki pinuak, aurkitzen da. Lactarius aurantiacus hostoiraunkorrak baino gehiago hosto erorkorrak dituen tokietan agertzen da, batez ere zuhaitz hostoiraunkorren azpian.
  • Tamaina:Lactarius mitissimus, hodiaren diametroa gutxitik handira (5-15 cm artekoa) alda daiteke. Lactarius aurantiacus, hau ere bai, gutxitik handira (4-10 cm artekoa) alda daiteke.
  • Mikologiako ezaugarriak: Lactarius mitissimus, hodiaren azpialdea zuri-horia izateaz gain, hodi eta zurenbidearen arteko estalkia dauka. Lactarius aurantiacus, berriz, estalki gorrixka eta irregularra izaten du, eta horrek hodia babesten du.

Nahasketa arriskua aldatu

Laranja kolore distiratsu eta bereizgarriagatik bereizten da. Antzeko Lactarius batzuk: Lactarius lacunarum (latexa hori bihurtzen da). Lactarius fulvissimus (sendoagoa, ertz izurtua). Lactarius aurantiacus (hostozabaletan). Lactarius lapponicus, Lactarius aurantiofulvus etab.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Mendiko pinudietako iratze eta sastrakadien artean

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 90 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  4. Lactarius mitissimus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu