Ireki menu nagusia

Eslovenia administratiboki udalerritan (občine - singularrean občina) banatzen da soilik. Herrialde osoan hizkuntza ofiziala esloveniera da. Dobrovnik, Hodoš eta Lendavan bigarren hizkuntza ofiziala hungariera da. Izola, Koper eta Piranen italiera da bigarren hizkuntza ofiziala.

Lurraldeen banaketaAldatu

Eskualde estatistikoakAldatu

Eslovenia estatu zentralista da, banaketa administratiboa helburu estatistikoetarako soilik dira baliagarri. Estatistikarako lurraldeak hauek dira:

Zkia Izena Populazioa (2014) Azalera Hiri nagusia
1 Karniola Garaia (Gorenjska) 203.938 bizt. 2.137 km² Kranj
2 Gorizia (Goriška) 118.374 bizt. 2.325 km² Nova Gorica
3 Hego-ekialdeko Eslovenia (Jugovzhodna Slovenija) 142.405 bizt. 2.675 km² Novo Mesto
4 Karintia (Koroška) 71.546 bizt. 1.041 km² Slovenj Gradec
5 Karniola Beherea-Kostaldea (Primorsko-notranjska) 52.449 bizt. 2.137 km² Postojna
6 Kostaldea-Karst (Obalno-kraška) 112.848 bizt. 1.044 km² Koper
7 Erdialdeko Eslovenia (Osrednjeslovenska) 546.314 bizt. 2.555 km² Ljubljana
8 Drava (Podravska) 323.328 bizt. 2.170 km² Maribor
9 Mura (Pomurska) 117.165 bizt. 1.337 km² Murska Sobota
10 Savinja (Savinjska) 259.853 bizt. 2.384 km² Celje
11 Sava Beherea (Posavska) 69.958 bizt. 885 km² Krško
12 Erdialdeko Sava (Zasavska) 42.983 bizt. 264 km² Trbovlje

Lurralde historikoakAldatu

Aintzinako hiru koroetan (Karniola, Estiria eta Goriška) izan zen banaketaren araberakoak dira lurralde tradizionalak:

  • 1) Esloveniako kostaldea (Primorska): Garai bateko Goriška eta Slovenska Istra (Istria Esloveniarra) elkartzetik sortua.
  • 2) Karniola (Kranjska):
    • 2.a) Karniola Garaia (Gorenjska)
    • 2.b) Erdialdeko Karniola (Notranjska)
    • 2.c) Karniola Beherea (Dolenjska)
  • 3) Karintia (Koroška)
  • 4) Estiria (Štajerska)
  • 5) Transmuralandia (Prekmurje)

Lurralde naturalakAldatu

Esloveniako lehenengo lurralde naturalen zatiketak Anton Melik geografoak eta Svetozar Ilešič-ek egin zituzten 1936an eta 1968an. Ivan Gams-en zatiketa berrian, lurralde hauek bereizten dira:

  • Alpeak (Visokogorske Alpe).
  • Alpe aurreko muinoak (Predalpsko Hribovje).
  • Ljubljanako lautada (Ljubljanska Kotlina).
  • Azpimediterranearra - Kostaldeko Eslovenia (Submediteranska – primorska Slovenija).
  • Eslovenia barneko karst dinarikoa (Dinarski kras notranje Slovenije).
  • Eslovenia azpipanonikoa (Sobpanonosnka Slovenija).

Esloveniako udalerriakAldatu

Hiri handienakAldatu

2015eko erroldaren datuak dira[1]

# Hiria Populazioa Irudia
1 Ljubljana 278.789 bizt.  
2 Maribor 95.881 bizt.  
3 Celje 37.540 bizt.  
4 Kranj 37.373 bizt.  
5 Koper 25.459 bizt.  
6 Velenje 25.122 bizt.  
7 Novo Mesto 23.317 bizt.  
8 Ptuj 17.810 bizt.  
9 Trbovlje 14.165 bizt.  
10 Kamnik 13.803 bizt.  
11 Jesenice 13.031 bizt.  
12 Nova Gorica 12.985 bizt.  
13 Domžale 12.792 bizt.  
14 Škofja Loka 11.739 bizt.  
15 Murska Sobota 11.307 bizt.  
16 Izola 11.188 bizt.  
17 Postojna 9.366 bizt.  
18 Logatec 9.338 bizt.  
19 Vrhnika 8.675 bizt.  
20 Kočevje 8.398 bizt.  

Metropoli eremuakAldatu

2015eko erroldaren datuak dira.

# Hiria Populazioa
1 Ljubljana 280.598 bizt.
2 Maribor 109.686 bizt.
4 Kranj 41.929 bizt.
3 Celje 37.761 bizt.

Udalerri guztien zerrendaAldatu

 
Esloveniako udalerriak

2006tik Eslovenia 210 udalerritan banatuta dago, horietatik 11 hiri estatusa dutenak (negritaz).

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu