Ireki menu nagusia

Slovenj Gradec (slɔˈveːn ˈɡɾaːdəts ahoskatua, alemanez: Windischgraz), Esloveniako iparraldean dagoen hiria da, Karintiako hiri handiena. about 45 km (28 mi) west of Mariboretik 45 km-tara dago mendebalderantz eta Ljubljanatik 65 km-tara ipar-ekialderantz.

Slovenj Gradec
Slovenj Gradec
 Eslovenia
SlovenjGradec.JPG
Administrazioa
Herrialdea  Eslovenia
Eskualdea Karintia
Alkatea Matej Arčon
Ofiziala Slovenj Gradec
Posta kodea 2380
Geografia
Koordenatuak 46° 30′ 34″ N, 15° 04′ 45″ E / 46.509344605°N,15.079044398°E / 46.509344605; 15.079044398Koordenatuak: 46° 30′ 34″ N, 15° 04′ 45″ E / 46.509344605°N,15.079044398°E / 46.509344605; 15.079044398
Slovenj Gradec hemen kokatua: Eslovenia
Slovenj Gradec
Slovenj Gradec
Slovenj Gradec (Eslovenia)
Karte Slovenj Gradec si.png
Azalera 174 km²
Altuera 413
Demografia
Biztanleria 7.557 bizt.
Dentsitatea Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "." bizt/km²
Informazio gehigarria
Hiri senidetuak Várpalota Itzuli, Gornji Milanovac Itzuli, Český Krumlov, Vöcklabruck Itzuli, Myōkō Itzuli, Morfou Itzuli eta Hauzenberg
Matrikula SG
http://www.slovenjgradec.si www.slovenjgradec.si

2012ko erroldaren arabera 7.557 biztanle ditu.

GeografiaAldatu

Mislinja haranean kokaturik dago, Karavanke mendien ekialdeko muturrean, Austriarekiko mugatik gertu.

EtimologiaAldatu

Slovenj Gradec izenak "gaztelutxo esloveniarra" esan nahi du. Alemaniarrek eslaviarrei Windisch izena ematen zieten, hortik alemanierazko Windischgraz ("eslaviarren gaztelua") izena.

HistoriaAldatu

1091eko agiri batean aipatzen da Gradec. 1220tik aurrera Windisch-Graetz familiaren lurrak izan ziren, garai hartan Estiriako dukerriaren barnean zegoen, eta hala iraun zuen 1918an Austria-Hungariako Inperioa desegin zen artean.

XIX mendetik aurrera Eslovenia barnean zegoen alemaniera hiztunen "uhartea" izan zen, 1880ko erroldak %75ak alemanieraz hitzegiten zuela erakutsi zuen. Lehen Mundu Gerraren ondoren hauetako gehienez Austriara alde egin zuten. Bigarren Mundu Gerran naziek okupatu zuten herria eta biztanleek germanizazio bortitza izan zuten. Jugoslaviako partisanoek askatu zuten herria eta alemaniazaleak kanporatuak izan ziren.

1950etik aurrera industrializazio azkarra gertatu zen eta Esloveniako Karintiako hiri nagusia bihurtu zen.

2012an Maribor hiria Europako kultura-hiriburu izendatu zuten, eta izendapen horren barnean Slovenj Gradec eta Ptuj ere sartu zituzten gertutasunagaitik.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Santa Elizabeten eliza.
  • Slovenj Gradec-eko Arte galeria.

IruditegiaAldatu

Hiritar ezagunakAldatu

Hiri senidetuakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Slovenj Gradec