Krško
Krško (ˈkə́rʃkɔ, alemanez: Gurkfeld), Esloveniako zazpigarren hiria da, Sava Beherea eskualdeko hiri handiena. 2014ko erroldaren arabera 25.986 biztanle ditu.
Krško Krško Krško | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
herria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Herrialdea | Eslovenia | ||||||||||
Eskualdea | Sava Beherea | ||||||||||
Alkatea | Franc Bogovič | ||||||||||
Izen ofiziala | Krško | ||||||||||
Jatorrizko izena | Krško | ||||||||||
Posta kodea | 8270 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 45°57′32″N 15°29′32″E / 45.958964°N 15.492156°E | ||||||||||
Azalera | 344,9 km² | ||||||||||
Altuera | 176 | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 6.852 (2023ko urtarrilaren 1a) 97 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
http://www.krsko.si www.krsko.si |
Geografia
aldatuSava ibaiaren ertzean kokatzen da, Esloveniaren hego-ekialdean, Kroaziako mugatik gertu.
Historia
aldatuIndusketa arkeologikoek erakusti dute Brontze eta Burdin Aroetan eremu hau populatua izan zela. Erromatarren asentamenduaren aztarnak ere atera izan dira Sava ibaiaren ertzean.
Krško lehen aldiz 895ean aipatzen da. Bogen Etxeak gaztelua eraiki zuen XII mendearen hasieran. 1189an Castrum Gurkeuelt izenarekin aipatzen da gaztelua.
Erdi Aroaren ondoren Habsburgotarren menpe gelditu zen. XV eta XVII mendeetan Otomandarren erasoak jasan zituen. 1689an Johann Weichard von Valvasor historiagileak hiria marraztu zuen eta ikusten da gaztelua oraindik bertan zegoela.
Bigarren Mundu Gerran naziek okupatu zuten kroaziar alemaniazaleen laguntzarekin. Gerra amaitzean 100 kroaziar hilotz dauden hobi komuna aurkitu zen ibaiaren eskumako ertzean.
Ekonomia
aldatuEsloveniako zentral nuklear bakarra bertan dago, hiriaren hego-ekialdean.
Ondasun nabarmenak
aldatu- San Joan Ebangelistaren parrokia: XV mendeko eliza, 1899an berreraikia.
- Kaputxinoen monasterioa: XVII mendekoa.
Iruditegia
aldatu-
San Joan Ebangelistaren parrokia.
-
Hiriaren erdialdea.
-
Inguruko paisaia.
-
Gazteluaren irudia, XVII mendean Johann Weichard von Valvasor historiagileak egina.
-
Zentral nuklearra.
Kanpo estekak
aldatu- (Eslovenieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala