Ireki menu nagusia

Jesenice (jɛsɛˈniːtsɛ ahoskatua, alemanez: Assling), Esloveniako hiria da, Karniola Garaiko bigarren hiri handiena. 2008ko erroldaren arabera 21.945 biztanle ditu, hauetatik 13.255 erdigunean.

Jesenice
Assling (de)
 Eslovenia
Jesenice1.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Eslovenia
Eskualdea Karniola Garaia
Alkatea Tom Mencinger
Ofiziala Assling (de)
Posta kodea 4270
Geografia
Koordenatuak 46° 26′ 12″ N, 14° 03′ 37″ E / 46.436572222222°N,14.060172222222°E / 46.436572222222; 14.060172222222Koordenatuak: 46° 26′ 12″ N, 14° 03′ 37″ E / 46.436572222222°N,14.060172222222°E / 46.436572222222; 14.060172222222
Jesenice hemen kokatua: Eslovenia
Jesenice
Jesenice
Jesenice (Eslovenia)
Azalera 75,8 km²
Altuera 585 m
Demografia
Biztanleria 21.945 bizt.
Dentsitatea 289,51 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1538
Telefono aurrizkia 01
Ordu eremua UTC+01:00
http://www.jesenice.si www.jesenice.si

GeografiaAldatu

Austria eta Esloveniaren arteko muga zehazten duen Karavanke mendilerroaren hegoaldean kokaturik dago. Planina pod Golico (954m) da gainean daukan mendiaren izena, baina mendilerroko altuena den Stol mendia (2.236m) ere gertu dago. Bled hiri turistikotik 10 kilometro eskasera dago.

EtimologiaAldatu

Izena jesenik ("lizarra") hitzaren plurala da, beraz "Lizardia" esan nahi du.

HistoriaAldatu

SorreraAldatu

1337an aipatzen da lehenengo aldiz villa de Jesenicza izenarekin, baina 1004ko agiri batean Assling izena agertzen da. Planina pod Golico mendiaren maldetan eratutako herrixka zen hasieran. 1381 urtean burdin meategiak eta olak zeudeneko agiriak ere badaude. 1538an toki gehiago behar zutela eta gaur egungo eremuan ezarri zuten Jesenice. Hau hartzen da gaur egungo hiriaren fundazio datatzat.

MeagintzaAldatu

XI mendetik aurrera Ortenburg Etxea izan zen eskualdeko nagusia, eta XIII mendean Sava haran guztia eskuratu zuten. Meategi berrien bila, Sava haranaren goialdea kolonizatzeari ekin zioten XIV eta XVI artean eta asentamendu txiki ugari sortu zituzten, Plavž, Sava, Murova eta Slovenski Javornik, gaur egun Jesenice udalerrian daudenak.

Asentamenduak ez zeuden elkarrekin lotuta eta bakoitzak bere garapena izan zuen, baina herrialdeko beste meategiek izandako modernizaziorik ez zuten. 1869an Ljubljanako Luckmann bankari familiak meategiak eskuratu eta Karniolako Konpainia Industriala (eslovenieraz: Kranjska Industrijska Družba) eratuz modernizazio handia garatu zuten. 1870an trenbidea eraiki zen. eta 1905ean Karavanke-Bohinj trenbideak Austria eta Italiarekin ere lotu zuten Jesenice.

XX mendeaAldatu

XX mendearen hasieran kultura eta kirol elkarte ugari sortu ziren, bai eta alderdi politikoak ere. Asko katolikoak ziren eta hauen eskutik alemaniarrek eragin handia izan zuten hirian.

Lehen Mundu Gerran Jeseniceko meategi eta lantegiak alemaniarrentzako ekoizpen militarrerako moldatu ziren. Bigarren Mundu Gerran 1941ean Italiak okupatu zuen hiria baina zortzi egun beranduago naziek eskuratu zuten. Berehala atxilotu zituzten langileen buruak eta ijitoak kanporatu egin zituzten. Alemaniarrentzako garrantzi estrategikoa hartu zuen Jeseniceko industria jarduerak. Ordurako altzairua lantzen zen. 1945eko martxoaren 1ean aliatuek hiria bonbakatu egin zuten eta azkenik partisanoek askatu egin zuten.

Bigarren Mundu Gerraren ostean fundizio berriak ireki ziren eta Jeseniceren "urrezko aro" berri bat abiatu zen, Jugoslaviako altzairugintza garrantzitsuenetakoa bihurtzeraino. Langileak etorri ziren eta azpiegitura berriak eta etxebizitza ugari eraiki ziren. 1970 hamarkadan 8.000 langiletik gora izan zituen.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Sava zaharra (Stara Sava): Ondo kontserbatu diren meategi eraikuntza tradizionalak dituen auzoa da.

IruditegiaAldatu

Hiritar ezagunakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jesenice