Eskuinaldeko Ukraina

Eskuinaldeko Ukraina (ukraineraz: Правобережна Українаtranslit.: Pravoberezhna Ukrayina; errusieraz: Правобережная Украинаtranslit.: Pravoberezhnaya Ukraina; polonieraz: Prawobrzeżna Ukraina; eslovakieraz: Pravobrežná Ukrajina; hungarieraz: Jobb parti Ukrajna) Ukrainako eskualde historikoa da. Dnieper ibaiaren mendebaldean (ibaiaren ibilbidearen arabera, eskuinaldean) kokaturik, Volinia, Rivne, Vinnytsia, Zhytomyr, Kirovohrad eta Kieveko egungo oblastak hartzen ditu, baita Txerkasy eta Ternopilgo oblasteko eremua batzuk ere.

Eskuinaldeko Ukraina
Geografia
Ukraine-Pravoberezzhya.png
Honen parte daDnieperreko Ukraina
Ur-gorputzaDnieper

1654ko Pereiaslaveko Itunaren bidez, Ezkerraldeko Ukraina Moskuko Tsarerriarren kontrolpean geratu zen, Eskuinaldeko Ukraina (Kiev hiria izan ezik) Poloniar-Lituaniar Batasunaren menpean geratuz. Bost urte geroago, 1672an, Otomandar Inperioak Podolia okupatu zuen, eta Kiev eta Bratslav hiriak Petro Doroxenko atamanaren kontrolpean erori ziren. Egoera 1681era arte iraun zuen, noiz turkiarrek hiri hauek ere harrapatu zituzten. 1683ko Vienako guduan kristauek irabazi ondoren, Karlowitzeko Itunaren bidez lurralde horiek Poloniar-Lituaniar Batasunaren eskuetara itzuli ziren. XVIII. mendean, bi altxamendu kosako egin ziren. 1793an Errusiar Inperioak, azkenean eta Poloniaren bigarren banaketaren ondorioz,[1], Eskuinaldeko Ukraina bereganatu zuen, Malorosija edo "Errusia Txikia"ren parte izanik.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Subtelny, Orest. (2000). Ukraine History. University of Toronto Press, 117 or. ISBN 0-8020-8390-0..

Kanpo estekakAldatu