Zhytomyrko oblasta (ukraineraz: Житомирська область, translit. Zhytomyrs’ka oblast’), Ukrainako ipar-mendebaldeko oblasta da. 29.832 km²ko azalera du eta 2008an 1.307.976 biztanle zituen[1]. Iparraldean Bielorrusiarekin du muga, mendebaldean Khmelnitski eta Rivneko oblastekin, hegoaldean Vinnytsiako oblastarekin eta ekialdean Kieveko oblastarekin[2]. Zhytomyr hiria da oblastaren zentro administratiboa.

Zhytomyrko oblasta
Житомирська область
Ukraina Ukrainako oblasta
bandera armarria
Administrazioa
Herrialdea Ukraina
HiriburuaZhytomyr
Geografia
Azalera29832 km²
Demografia
Biztanleria1307976 biztanle (2008)
Dentsitatea43,8 bizt/km²
Bestelako informazioa
Hizkuntza ofiziala(k)Ukrainera
www.zhitomir-region.gov.ua/

Polesia eskualde historikoaren parte da.

Ekonomia aldatu

Nekazal produktu nagusiak laboreak, azukre-erremolatxa, patata eta barazkiak dira. Ukrainako lupulu eta liho ekoilerik handiena da. Industriako arlo garrantzitsuenak elikagaien prozesamendua, makinagintza, zurgintza, eraikuntzako materialen produkzioa eta kontsumoko artikuluen industria dira. Aipagarriak dira portzelana ekoizpena, lihozko ehungintza eta musika tresnen (akordeoiak batez ere) fabrikazioa[2].

Hiri nagusiak aldatu

Zhytomyrko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[3]):

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu