Ireki menu nagusia

Txerkasyko oblasta (ukraineraz: Черкаська область, translit. Cherkas’ka oblast’) Ukrainako erdialdeko oblasta (probintzia) da. Iparraldean Kieveko oblastarekin du muga, ekialdean Poltavako oblastarekin, hegoaldean Kirovohradeko oblastarekin eta mendebaldean Vinnytsiako oblastarekin. Dnieper ibaiak zeharkatzen du oblasta. 20.900 km²ko azalera du eta 2011n 1.285.384 biztanle zituen[1]. Hiriburua Txerkasy da.

Txerkasyko oblasta
Черкаська область
Ukraina Ukrainako oblasta
bandera armarria
Administrazioa
Herrialdea  Ukraina
Hiriburua Txerkasy
Geografia
Map of Ukraine political simple Oblast Tscherkasy.png
Azalera 20900 km²
Demografia
Biztanleria 1285384 biztanle (2011[1])
Dentsitatea 61,5 bizt/km²
Bestelako informazioa
Hizkuntza ofiziala(k) Ukrainera
www.oda.ck.ua

Hiri nagusiakAldatu

Txerkasyko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[2]):

Probintziaren antolamenduaAldatu

Administrazioari eta jendegune motari erreparatuta, Txerkasyko oblasta honela dago antolaturik:

  • Zentro administratiboa- 1 (Txerkasy)
  • Raion edo barrutiak — 20
  • Herriak — 838
  • Hiriak — 66
  • Silradak edo selsovietak (barrutien barruan maila txikiagoko nekazari-herrixkak) — 525.

Giza geografiaAldatu

2011ko urtarrilaren 1ean 1.285.384 biztanle zituen[1]. 2001eko erroldaren emaitzek honako banaketa adierazten dute: % 53,7 hiriguneetan bizi da, eta % 46,3 baserri-giroan. Jatorriari erreparatzen badiogu, gehiengoa ukrainarra da (%93,6). Errusiarrak %5,4 dira eta gehienak Txerkasy hirian biltzen dira[3].

 
Oblasteko mapa.

EkonomiaAldatu

Nekazaritza da jarduera nagusia: garia, erremolatxa, garagarra, artoa, tabakoa eta kalamua. Abeltzaintzak ere badu garrantzia. Industria oblasteko hiriburuaren inguruan antolatzen da: industria kimikoa, altzariak eta nekazaritzarako tresneria.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txerkasyko oblasta