Errolan Harria Nafarroako monolito bat da, Aralar mendilerroko Atako haranean dagoena.[1] 1894an aurkitu zuen Juan Iturralde Suitek.[1] Euskal Herrian identifikatutako lehen monolitoetako bat da.[2] Kondairaren arabera Errolanek Aralarko San Migelen santutegia dagoen tokitik Madotz herria suntsitzeko asmoz bota zuen, baina arroparekin trabatuta erdi bidean geratu zen, eta albo batean dituen ildoak Errolanen eskuko hatzen arrastoak dira.[3]

Errolan Harria
Kokapena
Errege herriAralarko Errege Sailak
Koordenatuak42°57′00″N 1°54′51″W / 42.950115°N 1.914295°W / 42.950115; -1.914295
Map

Deskribapena

aldatu

Monolitoak 1,15 metroko altuera du eta zutik dago. Prisma triangeluar itxura du. Lehen aldeak 0,45-0,50 metroko zabalera du, bigarrenak 0,60-0,80 metro artekoa eta hirugarrenak 0,52 metro ingurukoa. Orientazioa 130 gradukoa da. Inguruko kareharria da.[4]

Monolitoak zazpi marka ditu albo batean. Horietako sei paraleloak dira. Ezkerretik eskuinera jaisten dira eta beren artean 0,02 eta 0,07 metro artean dituzte. Luzeenak 0,30 metroko luzera du eta laburrenak 0,08 metrokoa.[4]

Kondaira

aldatu

Euskal elezaharrak dioenez, Errolanek, Orreagako gudura joan aurretik, Aralarko San Migelen santutegia dagoen tokitik Madotz izeneko herria suntsitu nahi izan zuen. Horretarako, harri handi bat hartu eta jaurti egin zuen, baina ukabila arroparekin trabatu izanak bulkada gutxitu zuenez, harria erdibidean geratu zen, Atako Haranean. Kondairaren arabera Errolan Harriak albo batean dituen ildoak Errolanen eskuko hatzen arrastoak dira.[3] Antzeko kondaira errepikatzen da Urrotz herrian dagoen iruinharri etzandaren inguruan non Eloko Iga mendiko gailurrera igo zen Errolan eta handik harritzar handia botatzeko ahaleginean zebilela, indarra egitean behi-gorotz batekin estropezu egin, irrist egin eta handik bortz kilometrotara dagoen Urrotz herriraino amildu ziren, gizona eta harria, non han dagoen oraindik, bi metro luze eta bat zabal. Kondaira bera Erratzun ere ezaguna da.[5].

Historia

aldatu

1894an aurkitu zuen Juan Iturralde Suitek, eta 1895eko azaroaren 16an induskatu zuen.[1] Euskal Herrian identifikatutako lehen monolitoetako bat da.

XX. mende amaieran zuhaitz batek bota zuen eta berriz ere zutik jarri zuten.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d (Gaztelaniaz) «Nafarroako Karta Arkeologikoa» Hilharriak taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Peña Santiago, Luis Pedro. (1984). Aralar. Montaña Vasca. Travesias y cumbres a través de una geografía humanizada. Donostia: Elkar, 265-272 or..
  3. a b (Gaztelaniaz) Iturralde Suit, Joan. (1911). La Prehistoria en Navarra. Reales Academias de San Fernando y de la Historia, 45-53,64-65 or..
  4. a b (Gaztelaniaz) Peñalver Iribarren, Xabier. (1983). «Estudio de los menhires de Euskal Herria» Munibe (Donostia: Aranzadi Zientzia Elkartea) 35: 376-378..
  5. Barandiarán, José Miguel.- Euskal Herriko mitoak = Mitos del pueblo vasco [Donostia-San Sebastián] : Caja de Guipúzcoa, 1988. orr.314. ISBN 84-505-8141-9

Kanpo estekak

aldatu