Errepide galduak (telebista saioa)

Errepide galduak
Formatua Telebista saioa
Aurkezlea(k) Ander Izagirre
Iraupena 60 minutu
Herrialdea  Euskal Herria
Hizkuntza Euskara
Ekoiztetxea(k) Pausoka Entertainment
TB Katea ETB1
Ordutegia Ostegunetan 22:30etan
Emisioa 2018ko abenduaren 13a –
2019ko urtarrilaren 24a
Denboraldia(k) 1
Atal kopurua 6
Audientzia %0,6 (euskaldunak %2,3)

Errepide galduak ETB 1en emititzen den telebista saioa da. 2018ko abenduaren 13an estreinatu zen eta ostegunetan emititzen da 22:30etan Euskal Telebistako euskarazko katean.

Saioaren gidaria Ander Izagirre idazlea, kazetaria eta txirrindularia da. Aurretik Andoni Aizpuruk aurkezten zuen Bertatik bertara telebista saioan kolaboratzaile gisa aritutakoa da, baina aurkezle gisara Errepide galduak da telebistan egin duen lehenengo lana.[1]

Programak izan zituen audientzia kaskarrak ikusita, 6 atal bakarrik izan zituen saioak eta 2019ko urtarrilaren 24an amaitu zen.


Saioaren azalpena aldatu

Ander Izagirrek maillota jantzi eta bizikleta gainean Euskal Herrian barrena ibiliko da istorio eta pertsona ezezagun eta interesgarrien bila. Kapitulu bakoitzean ibilbide bat burutuko du bizikletaz eta bide horrekin lotuta dauden istorio eta pertsonaiak bildu.

Bizikleta gainean kirola egitez gain, bidaiak ere egingo ditu, paisaia ederrak erakutsi eta baita istorioak landu ere.[2]

Denboraldiak aldatu

Denboraldia Atalak Emisio hasiera Emisio amaiera Audientzia (bataz bestekoa)
Ikusleak Kuota
1 2018ko abenduaren 13a 2019ko urtarrilaren 24a ----- %0,6 (%2,3)

Atalak eta audientziak aldatu

Atala Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
1 Donostia - Aritxulegi 2018ko abenduaren 13a 6.000 ikusle %0,8 (%2,9)
2 Santurtzi - Bilbo 2018ko abenduaren 20a 2.000 ikusle %0,3
3 Zumaiako Flyschak - Zestoako ilargi esne erreka 2018ko abenduaren 27a %1,3 (%4,2)
4 Arrate - Arantzazu 2019ko urtarrilaren 3a %0,6 (%1,9)
5 Tolosaldea - Leitza 2019ko urtarrilaren 17a %0,2 (%0,7)
6 Bidasoaren bi aldeak 2019ko urtarrilaren 24a %0,5 (%2,0)

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu