Manixtuxu
Manixtuxu[1] akadiar dinastiako Sumerreko hirugarren erregea izan zen. Sargon Akadekoaren semea eta bere aurreko izan zen Rimushen anaia zen, hau hil ondoren gobernatu zuelarik, K.a. XXIII. mende inguruan.
Manixtuxu | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Heriotza | ? ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Sargon Akadekoa | ||
Ama | Tashlultum | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Sumertar erlijioa |
Bere erregealdian, bere aitarenaren amaieran agertu zen matxinada orokor egoerak jarraitu zuen, bere anaiak gogor aurre egin ziona. Manishtushuren erregealdiak, bere anaiarenarekin nahiko antzekotasun izan zuen, berak ere matxinada horiei aurre egin behar izan baitzien, horien artean, Inperioko ekialdeko eta iparraldeko herrienak nabarmentzen direlarik. Urte hauetan aipatzen da, lehen aldiz, hurriten mehatxua.
Ezaguna da Persiar golkoan aurrera eraman zuen kanpaina bat, baita bere zerbitzariei lurrak eman izana ere.
Azkenik, eraila hil zen, bere anaia bezala. Bere oinordekoa, bere seme Naram-Sim izan zen.
Erreferentziak
aldatu
Aurrekoa Rimush |
Sumerreko erregea K.a. XXIII. mendea |
Ondorengoa Naram-Sim |