Enderika Haundi baserria

eraikitako euskal ondare nabaria Kortezubin

Enderika Haundi Kortezubiko Enderika auzoan dagoen baserria da.

Enderika Haundi baserria
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaKortezubi
Koordenatuak43°20′17″N 2°39′47″W / 43.337957°N 2.663112°W / 43.337957; -2.663112
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Ondarea
EJren ondarea20

2003ko maiatzaren 20an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak aldatu

Enderika Haundi baserriak bi ezaugarri azpimarragarri ditu: txikia da eta lurrari egokitua dago. Bi isuriko teilatua du, eta behe-solairua, lehenengoa eta teilatupekoa. Simetrikoki eratuta dago, oinplanoa gutxi gorabehera karratua du, eta fatxada nagusian, besodun hegal berezia. Baserria harlangaitzezkoa da eta angeluetan harlandu txikiak ditu. Fatxada nagusiko lehenengo solairuan eta teilatupean, egurrezko armazoia du, kareorez eta harlangaitzez osatua.

Fatxada nagusia ekialderantz begira dago eta hiru zati ditu. Erdiko zatia da zabalena, harmailen gainean bermatutako teilaturainoko egurrezko bi zutabe osoren artean. Zati horren behe-solairuan, sarrerako arkupea du. Arkupeak zati hori osorik betetzen du, eta erdian zutabe bat duen egurrezko habe batez dago eratuta. Lehenengo solairua fatxadaren ardatzerantz okertuta dauden bi habe txarrantxaz baldintzatuta dago. Bi habe horiek bi zutabe osoekin bat egiten dute, eta egurrezko kabilez lotuta daude, enara-hegalen formako loturaz. Fatxadaren erdigunean bi sarrera-ate dituen balkoi txiki bat du. Fatxadaren alboetako bi zatiek oinarrian harlangaitzez egindako horma dute, egurrezko armazoi baten euskarri. Ezkerreko alboak isuri bateko estalpea du. Hori elementu apalgarria da: fatxadaren simetria hausten du eta armazoiaren egurrezko habeak eta egurrezko piezen loturak ezkutatzen ditu. Eskuineko zatiak beheko solairuan jatorrizkoa ez den leiho bat du. Alboko bi zati horiek ia karratua den leiho bana dute lehenengo solairuan eta kolore zuriz zarpiatuta daude. Teilatupekoak, erdiko zatian, bi hutsarte ditu, eta kolore gorriko zarpiatua.

Hegoaldeko alboko fatxada harlangaitzez egindako horma bat da; beheko solairuan, forma kubikoko apaindura du, eta lehenengoan zarpiatua. Behe-solairuan, bi leiho desberdin eta ate bat ditu, eta lehenengoan, hiru leiho txiki. Iparraldeko fatxada antzekoa da, baina desberdintasun bat du: horma luzitu gabe dago eta hutsarte bakarrak beheko solairuan dauden bi ate txiki dira. Alboko hormak luzatuta daude atzerantz, antzinako ertzetatik abiatuta, fatxadaren plano berean atal bat erantsiz. Eranskina estalkian duen miru-buztan formako aldaketa bategatik eta hormagatik antzematen da. Atzealdeko fatxada erabat itsua da eta gehienbat adreiluz eraikita dago. Fatxada nagusiaren eranskina eta baserriaren atzealdeko luzapena ez dira monumentuaren zatitzat hartu.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa