Berdintasunerako Emakunde Saria

Emakunderen Berdintasunerako saria» orritik birbideratua)

Berdintasunerako Emakunde Saria Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak urtero ematen duen saria da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea du xede.

Emakunde Saria
Berdintasunerako Emakunde Saria
BabesleaEmakunde
Herrialdea Euskal Herria
Lehen sari banaketa2006
Webgune ofizialahttp://www.emakunde.euskadi.eus

Historia aldatu

1990 urtean banatu ziren Emakunde Sariak lehenengoz, komunikazio zerbitzuetako profesionalen lana ikusarazteko helburuaz. 1995 urtean publizitatearen alorra ere gehitu zen sarietara, eta 1997 urtean baita hezkuntza eta kirolen alorrak ere. Hamabost urtetan zehar hirurogei pertsona baino gehiagosaritu zituen Emakundek, eta epaile lanetan maila handiko ehun profesional baino gehiagok egin zuen lan.[1]

2006an, urteko sari bakarra, Berdintasunerako Emakunde Saria, eskaintzen hasi zen, pertsona edo erakunde bakarra sarituz. Sariaren helburua emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea da eta lan hori jendaurrean nabarmentzea. Emakumeek egindako lana aintzat hartzearren eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren egindako lanetan nabarmendu diren pertsonei zuzenduta dago saria, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren lan egin dutenei.[2]

Erakunde/Pertsona sarituak aldatu

Emakunde Saria lortu duten Erakunde/Pertsonak

Urte Erakundea
2006 Mari Jose Urruzola (1941)[3]
2007 Bagabiltza elkartea[4]
2008 Bizkaiko Emakumeen Asanblada[5]
2009 Lilaton Taldea elkartea[6]
2010 Teresa del Valle (1937)[7]
2011 Irungo Martzial Deunaren alardea eta Hondarribiko Jaizkibel Konpania
2012 Bilboko Asistentzia Psikosozialerako Moduluak (Errekaldeberri, Deustu-San Ignazio eta Irala)[8]
2013 Benta besarkadak / La Posada de los Abrazos[9]
2014 Maria de Maeztu Forum Feminista[10]
2015 Arabako Landa Eremuko Emakumeen Sarea eta Hitzez baserriko emakumeen elkartea[11]
2016 Marta Macho Stadler (1962), matematiketan doktorea eta “Mujeres con ciencia” blogaren arduraduna[12]
2017 Virginia Imaz Quijera (1962), aktorea, pailazoa, ahozko kontalaria, clownklusionista, gidoilaria, antzerki zzuzendaria...[13][14]
2018 UPV-EHU-ko Berdintasuneko masterra eta Deustuko emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko masterra[15] / (Máster de Igualdad de la UPV-EHU y Máster de intervención en violencia contra las mujeres de Deusto)[16]
2019 Concepción María Carranza (Cony Carranza) emakume migratuekin egindako lanagatik.[17]
2020 Askabide elkartea.[18]
2021 Lucía Martínez Odriozola (hil ondoren), Berria egunkaria eta Pikara Magazine aldizkaria dira sarituak.[19]

Erreferentziak aldatu

  1. Emakunde sariak sortzeko dekretua
  2. Emakunde sarien historia
  3. 2006ko Emakunde saria
  4. 2007ko Emakunde saria
  5. 2008ko Emakunde saria
  6. 2009ko Emakunde saria
  7. 2010eko Emakunde saria
  8. Emakunde Saria 25.urteurrenean
  9. 2013ko Emakunde saria
  10. 2014ko Emakunde saria
  11. 2015eko Emakunde saria
  12. 2016ko Emakunde saria
  13. «Virginia Imazek Berdintasunerako Emakunde Saria jaso du - Revista Emakunde Aldizkaria» Revista Emakunde Aldizkaria 2018-04-25 (Noiz kontsultatua: 2018-07-20).
  14. (Gaztelaniaz) «Virginia Imaz, Premio Emakunde a la igualdad 2017» EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  15. «UPV-EHU-ko Berdintasuneko eta Deustuko emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko masterrek Emakunde saria jaso dute» Revista Emakunde Aldizkaria 2019-04-16 (Noiz kontsultatua: 2020-01-20).
  16. «UPV-EHU-ko Berdintasuneko eta Deustuko emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko masterrek Emakunde saria jaso dute» www.euskadi.eus 2019-04-23 (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  17. Asensio Lozano, Maite. «Emakunde saria jaso du Cony Carranzak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-28).
  18. «Prostituzioan eta gizarte bazterketako egoeretan dauden emakumeekin lan egiten duen Askabide elkartearentzat Emakunde Saria» www.emakunde.euskadi.eus 2020-12-21 (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
  19. Irekia. «Irekia - Genero ikuspegiaz egindako kazetaritzari egin dio aitortza 2021eko Emakunde sariak» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).

Kanpo estekak aldatu