Iralabarri Bilboko auzoa da. Bilboko Errekaldeko barrutian kokaturik, zazpigarren barrutian alegia. Auzoak 11.696 biztanle eta 0,39 kilometro koadroko azalera zeukan (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera). Hegoaldean Errekaldeberrirekin egiten du muga, iparraldean Abandorekin, ipar-ekialdean Zabala auzoarekin, mendebaldean A-8 autobidearekin, eta ekialdean Zabalbururekin.

Iralabarri
 Euskal Herria
Bilbao - Calle Zuberoa (barrio de Iralabarri, distrito de Errekalde) 1.jpg
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBilbo
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°15′18″N 2°56′10″W / 43.255°N 2.936°W / 43.255; -2.93643°15′18″N 2°56′10″W / 43.255°N 2.936°W / 43.255; -2.936
Azalera0,39 km²
Demografia
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²

Irala landa gunea izan zen, baserriak eta ortuak zeuden bertan. Horietako bat Urizar dorretxea da. Bestalde, XX. mendearen hasieran, industrializazioaren hastapenetan, enpresek euren langileentzako etxeak eraiki ohi zituzten. Bilbon ogia ekoizten zuen lantegi nagusienetakoa zen Harino Panaderak ere halaxe egin nahi izan zuen, eta horretarako Iralabarri auzoan egin zizkien bere langileei etxeak. Auzo berri horrek hiru pisuko etxebizitza blokeak eta ortuak zituzten patio zabalak zeuzkan.

Ondorengo hamarkadetan ordea, hirira zetorren etorkin oldeak eraginda inolako ordenarik gabe eraiki zen auzoan, arrapaladan eraiki beharrak kale estu eta argitasunik gabeak ekarri zituen. Hala ere, azken urteetan hainbat hobekuntza egin dira bertan eta parke bat eraiki da A-8 autobidetik gertu, Eskurtze parkea.

Ondare nabarmenaAldatu

IruditegiaAldatu

Kalerik garrantzitsuenakAldatu

  • Irala kalea
  • Kirikiño kalea
  • Zuberoa kalea

ElkarteakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekakAldatu