Bagabiltza

Bizkaiko fundazioa emakumeen berdintasuna eta eskubideak lortzearen alde lan egiten duena

Bagabiltza elkartea 1988an sortu zen Bilbon, emakumeen berdintasuna eta eskubideak lortzearen alde lan egiten du.

Bagabiltza
Datuak
Motaelkartea
Jarduera sektoreahezkuntza
HerrialdeaBizkaia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formafundazio
Historia
Sorrera1988
webgune ofiziala

Emakumeen bizi-egoera hobetzen laguntzeko asmoz, eskaintza zabala ematen dute emakume bakoitzaren arabera erabili ahal izateko: ahalduntze-tailerrak, kultura-tailerrak, harreman-espazioak.prestakuntza arautua, lanbide ziurtagiriak... Giza-eskubideak eta eskubide sozialak, ekonomikoak eta kulturalak osorik bete daitezen lan egiten du, emakumeen behar eta interes praktikoen nahiz estrategikoen alde eginez.

Ibilbidea aldatu

Otxarkoaga eta Santutxuko Emakumeen Promoziorako Zentrotik irtendako hamabost emakumek (Satur Abon zen horietako bat) emakumeen laneratzea bultzatzeko prestakuntza profesionaleko zentro bat sortzea beharrezkoa zela ikusi zuten. Horrela, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Bilboko Udalaren laguntzarekin hezkuntza programak ematen hasi ziren 110 ikasleekin.[1][2]

2006-2007 ikasturtean zehar, elkarteak Emakunde saria jaso zuenean, 22.000 emakume baino gehiagok parte hartzen zuten Bagabiltzak antolatutako programetan.[3]

1995ean UNESCOren proiektu berritzaile gisa izendatu zuten eta urte bat geroago Bizkaiko Foru Aldundiaren Utopia saria jaso zuten.

2017an Bagabiltzak hiru egoitza zeuzkan: Bilbon, Sestaon eta Barakaldon. Heziketa arloan, prestakuntza arautua eta ez arautua eskaintzen zituen. Gainera, bitartekaritza lanak eta bidaia kulturalak ere antolatzen zituen. Guztira, 22.000tik gora pertsonak —emakumeak ziren ia guztiak— parte hartzen zuten.[1] Hainbat sare sortzea lortu zuten zenbait erakunde eta entitaterekin, hala nola, Eusko Jaurlaritzarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bizkaiko 38 udalerri eta mankomunitate batekin, baita Gipuzkoako udalerri batekin ere. Horrekin batera, sareak sortu zituen finantza entitateekin eta unibertsitateekin, (Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Bartzelonako Unibertsitatearekin, besteak beste)

Adibideak aldatu

Bi hauek izan daitezke Bagabiltzara hurbiltzen diren emakume tipikoen adibideak:[4]

  • Maitek 45 urte eta seme alabak zituen, bananduta zegoen eta ikasketarik gabe. Bere buruarengan eta bere aukeretan konfiantza handirik ez zuen. Bagabiltza-ra hurbildu zen eta ziurtagiri profesional bat lortzeko ikastaro bat egin zuen. Aldi berean autoestimua lantzen joan zen. Harremanak izateko eta gauza berriak egiten ausartzeko lekua aurkitu zuen, eta geroago pozik dago bere lanarekin.
  • Begoña 65 urterekin jubilatuta zegoen, alarguna eta zer eginik gabe oso galduta zegoen. Bagabiltza-ra hurbilduta tailerretan parte hartzen hasi zen, bidaietan eta bilguneetan ere bai. Geroago berarentzat egiten ditu gauzak tailerretan, lagun talde bat du eta, batez ere, bere bizitzako gauza batzuk aldatzen ere ausartu da, lehen gustuko ez zituenak.

Sariak eta aitortzak aldatu

« Satur Abonek sormena sustatzen zuen, egiten zituen jardueretan ohikoa ez zen gaitasunarekin. Harekin konturatzen zinen munduan gauza asko daudela egiteko. Saturren sormen-merituak asko dira: merezimendu solidarioak eta behartsuenentzako laguntzak, ordainezinak. Duela pare bat urte, Bilboko Udalak omenaldia egin zion lan solidarioan egindako ahalegin handiagatik. »

Gontzal Mendibil[2]


Erreferentziak aldatu

  1. a b «Satur Abon, Bagabiltzaren arima eta irribarrea» andra.eus 2019-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  2. a b (Gaztelaniaz) Mendibil, Gontzal. (2017-08-25). «Fallece la activista social Satur Abon: «Agur, maja»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  3. «Emakunde saria» www.emakunde.euskadi.eus 2019-01-22 (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  4. Barona Trapote, Yolanda; Isasi Irabien, Eva. (2024). Gure misioa – Bagabiltza. (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  5. «Emakunde saria» www.emakunde.euskadi.eus 2019-01-22 (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu