Ireki menu nagusia

Maia Txiburdanidze (georgieraz: მაია ჩიბურდანიძე; Kutaisi, 1961eko urtarrilaren 17a) georgiar xake jokalaria da, Nazioarteko Maisu Handia eta emakumezkoen munduko xake txapelduna 1978tik 1991ra.

Maia Txiburdanidze
Maia Tschiburdanidse 1984 Saloniki.jpg
Bizitza
Izen osoa მაია ჩიბურდანიძე
Jaiotza Kutaisi1961eko urtarrilaren  17a (58 urte)
Herrialdea  Georgia
Hezkuntza
Heziketa Tbilisi State Medical University Itzuli
Jarduerak
Jarduerak xakelaria
Jasotako sariak

1978an Emakumezkoen Munduko Xake Txapeldun titulua eskuratu zuen Nona Gaprindaxvili aurreko txapelduna garaitzean; 17 urte baino ez zituen, inoizko txapeldun gazteena, harik eta 2010ean Hou Yifanek errekor hori hautsi zuen arte. Beste lau aldiz irabazi zuen Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa, 1981, 1984, 1986 eta 1988an. 1991an galdu zuen txapeldun titulua Xie Jun txinatarraren aurka.

Nazioarteko Maisu Handi titulua eskuratu zuen 1984an. Hori lortzen duen bigarren emakumea da, Nona Gaprindashviliren atzetik.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maia Txiburdanidze  


Aurrekoa
Nona Gaprindashvili
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna
1978-1991
Ondorengoa
Xie Jun