Ireki menu nagusia

Anisa edo anis-belarra (Pimpinella anisum) Apiaceae familiako landare belarkara da, eskualde epeletan (argia eta beroa behar du) laboratzen dena. Elikagai eta sendabelarra da.[1]

Anis
Koehler1887-PimpinellaAnisum.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaApiales
FamiliaApiaceae
GeneroaPimpinella
Espeziea Pimpinella anisum
Datu orokorrak
Iturria anise seed Itzuli

Hazi horiez usaingozatutako edari alkoholiko gozoa ateratzen dute. Lehenengoz Egipton eta Ekialde Hurbilean egin zuten eta, bere senda-ezaugarriak zirela eta, Europarantz eraman zuten.

EzaugarriakAldatu

Landare ginbailduna da. Lore zuria du, gozagarri bezala erabiltzen diren hazi txikiak ematen dituena.[2]

Urteroko landare bat da. Bere zurtoina 80 cm izatera irits daiteke. Ekainetik aurrera loratzen da. Lore txiki eta zuriak ditu. Zapore oneko fruitu usaintsuak ematen ditu.

ErreferentziakAldatu

  1. Cebrián, Jordi (2002) Diccionario integral de plantas medicinales (1. argitaraldia) Bartzelona: RBA libros integral, S.A ISBN 9788479018412.
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anis