Artikulu hau kazetari frankistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Espartza (argipena)».

Eladio Espartza Aginaga (Lesaka, Nafarroa Garaia, 1888ko otsailaren 18a - Lesaka, Nafarroa Garaia, 1961eko martxoaren 23a) Lesakako kazetari, idazle eta politikari karlista eta frankista ezaguna izan zen.

Eladio Espartza


Arabako gobernadore zibila

1937 -
Bizitza
JaiotzaLesaka1888ko otsailaren 18a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaLesaka1961eko martxoaren 23a (73 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta politikaria
KidetzaEuskaltzaindia

1925 arte La Voz de Navarra egunkari euskal abertzaleko zuzendaria izan zen. Luze gabe, bere posizio politikoak aldatzen joan zen, espainolismo erreakzionariorantz. Raimundo García Garcilaso-rekin batera, Espartzak Espainiako Errepublikaren kontrako 1936ko estatu-kolperako baldintzak negoziatu eta horretarako giroa prestatu zituen Emilio Mola jeneralarekin, izua zabaltzea oinarrizko elementutzat hartuz.

Gerra hasitakoan, nafar zutabe kolpistekin batera joan zen Gipuzkoan barrena, eta berberak antolatu zuen euskarazko liburuen erreketa, Ixaka Lopez Mendizabalen Tolosako liburutegiko aleak, nabarmenen; "su garbitzaile" deitu zion. 1937an, Arabako gobernadore zibil izendatu zuen Franco matxinatuak. El Diario de Navarra egunkariko bere zutabeetan, gogor mintzatu zen 1936ko estatu kolpearen ondoren ezker kutsuko langileak heriotza zibilera kondenatzearen alde, lanposturik izatea eragotziz.

Vianako Printzea erakundeko eta bere aldizkariaren zuzendaria izan zen 1940 eta 1955 artean. Honez gain, Euskaltzaindiko kidea izan zen (euskaltzain urgazlea izan zen) sei urtez (1941-1947), baita Diario de Navarra egunkariko zuzendariordea ere.

Obra aldatu

Pampiña antzezlana saritu zioten 1922. urtean.

Obra nagusiak:

  • Los Caminos del Señor (1922),
  • Nere (1928),
  • La Dama del Lebrel Blanco (1930),
  • Discurso sobre el Fuero de Navarra (1935)
  • La isla de los sueños (1940),
  • Tu hermosura (1940),
  • Junto a las nieblas,
  • Pequeña historia del Reino de Navarra. El rey, el fuero, la cruzada. Ediciones Españolas, Madril, 1940. 148 or.
  • Nuestro Francisco Javier (1941).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu