Ekialdeko zabalgunea (Donostia)

Ekialdeko zabalgunea, herritarren artean "Ensantxea", hiriko harresiak bota ondoren (1863) Urumea ibaiaren aldean gelditzen ziren lurretan eraikitako zonaldeari esaten zaio.

Ekialdeko zabalgunearen eraikinak ez dira Parte Zaharreko modukoak.
43°19′27.6″N 1°58′56.3″W / 43.324333°N 1.982306°W / 43.324333; -1.982306

Zonalde horren urbanizazio ez zen lehen unean egin. Inguruan, marea beherarekin, harriak eta hareetak gelditzen ziren bistan. 1873an zonaldearen urbanizazio eskatu zen lehen aldiz, Berasategi abizeneko partikular batek) baina, gerra karlisten ondorioz, lanak 1872 arte ez ziren hasi. Ordurako hegoaldeko zabalgunea oso aurreratuta zegoen. Auzo berria Parte Zaharraren luzapena moduan planteatu zen baina eraikinak oso desberdinak izango ziren (frantses itxurakoak) eta kaleen izendegian desberdintasuna mantendu zen.

Eraikuntzaren faseak aldatu

  • 1882: Salamancako Markesak kontzesioa eskuratu zuen.
  • 1886: plangintza orokorra onartu zen: lau kale.
  • 1887: kontzezioa Banco General de Madrid entitatearen eskuetan gelditu zen. Behin-betiko proiektua aurkeztu zen.
  • 1889: orube gehienak salduta daude.
  • 1900: Donostiako Udalak Parte Zaharraren eta zabalgunearen arteko zonaldea garbitu eta txukundu zuen. Horrela, bi zonaldeen arteko jarraipena zaintzen zen.
  • 1919: Pasealeku Berria ireki zen, Parte Zaharraren eta Ekialdeko zabalgunearen arteko beste lotura.[1]

Arazo politikoak eta ekonomikoak aldatu

Zabalgune honen eraikuntzak arazo dezente planteatu zuen. Gaur egun bezala arazoen jatorria itsasoaren erasoak izan ziren. Defentsa moduan babeserako harresia altxatu zen baina, denboraren poderioz, egoera talmagarriaz zegoen. Udalaren ustez horren konponketa eraikuntzak gestionatzen ari zen enpresarena zen baina hau, orubeak saldu eta gero, desagertu zen. 1898an Gipuzkoako Gobernadoreak Udalari konponketa exijitu zion eta, ezetzaren aurrean, gobernadoreak zinegotziak suspenditu zituen eta beste batzuk izendatu zituen. Azkenik, jabeen komisio bat eta Udala ados jarri ziren eta harresiaren konponketa asumitu zuten. Kendutako zinegotziak haien postuetara itzuli ziren.[2]

Zabalagunearen kaleak aldatu

Eraikinak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Ikus, baita ere aldatu