Pasealeku Berria (Donostia)
Pasealeku Berria Gipuzkoako Donostiako itsas pasealekua da, Urumea ibaiko bokaletik, Urgull mendia iparretik inguratuz, Donostiako kaira heltzen dena. Salamanka pasealekua eta San Juan kalearen elkargunean hasi, Zuloaga plazaren parean, eta Jacques Cousteau plazan amaitzen da, Donostiako Aquariumaren jatetxearen parean. 1916-1919 bitartean eraiki zen.
Pasealeku Berria | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
Koordenatuak: | 43°19′38.13″N 1°59′20.51″W / 43.3272583°N 1.9890306°W |
Oinezkoek eta txirrindulariek maiz ibiltzen duten pasealekua da, Kantauri Itsasoko ikuspegiak alde batetik eta Urgull mendiko magalak bestetik, hiritik gertu naturaz gozatzeko aukera eskaintzen dutelako. Ibilbidean zehar Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen egoitza, Jorge Oteizaren Eraikuntza Hutsa eskultura eta Donostiako kaiaren inguruetan, mendebaldean, Donostiako Aquariuma daude.
Pasealeku Berria eta Salamanka pasealekuak sarri itsas enbata eta olatuen eraginez kalteak jasan ohi dituzte.
Pasealekua, itsasoko enbaten mendean
aldatuEkaitzek sorrarazitako olatu handiek maiz erasotzen dituzte pasealekuko hormak, gehienetan udazkenetik udaberrira. Hormetan gora lehertzen diren olatuen ikuskizunak hiritar ugari erakartzen ditu Pasealeku Berrira, bereziki Eraikuntza Hutsa eskulturaren eta pasealekuarekin lotzen den Aldamar kalearen inguruetan eta Urgull mendiko begiralekuetan.
Olatuen erasoek pasealeku ixtea eta oinezko eta ibilgailuei pasabidea debekatzea ekartzen du askotan. Olatuen ondorioz kalte ugari izan dira batzuetan. Pasealekua hilabete batzuetan zehar guztiz ixtera behartu duten zuloak ere sorrarazi izan dituzte ekaitzek.
-
2010eko Becky ekaitzak pasealekuan sorrarazitako zuloa.
-
Pasealeku Berria, 2015eko apirilaren 15a.
Gertakariak
aldatu2013ko abuztuan donostiar gazte bat hil zen Urgull menditik Pasealeku Berrira eroritako harritzar batek buruan jota. Hilabete batzuk lehenago, 2012ko azaroan, eroritako beste harritzar batek pasealekua ixtera behartu zuen egun batzuetan zehar.
Leku interesgarriak
aldatuPasealeku Berriaren inguruan honako leku interesgarri hauek daude:
- Donostiako Aquariuma
- Jacques Cousteau plaza.
- Eraikuntza Hutsa, Jorge Oteizaren eskultura.
- Gipuzkoako Argazkilari Elkartea
- Aldamar kalea
- Salamanka pasealekua
- Zuloaga plaza
-
Jacques Cousteau plaza eta Donostiako Aquariumaren jatetxea, Pasealeku Berriaren abiapuntua mendebaldetik.
-
Eraikuntza Hutsa, Jorge Oteizaren eskultura, Pasealeku Berrian.
-
Pasealeku Berriko harri-lubeta, ekialdean.
-
Pasealeku Berria Urgull mendiaren eta itsasoaren artean dago.
-
Santa Klara uhartea eta Igeldo mendia Pasealeku Berritik.
-
Olatua Pasealeku berrian.
-
Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen egoitza.
-
Zurriolako zubia eta Salamanka pasealekua aurrez-aurre.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |
- Olatuak Pasealeku Berrian, youtube.com webgunean.