Los Ángeles ikastetxea

Los Ángeles ikastetxea Donostiako eskola ezaguna izan zen. Eskola hori Parte Zaharreko San Juan kalean zegoen, nahiz eta Ekialdeko zabalgunean egon, eta Lasalletarrek gestionatzen zuten (1911. urtetik - 1977. urte arte) eta auzoko benetako erreferentea zen. 1977tik eskola berritzailea sortzeko saiakera bat eman zen, irakasle batzuen kooperatiba baten bidez, baina proiektua ez zen aurrera atera. Gaur egun, eraikina birmoldatu egin da eta Donostiako Orfeoiaren egoitza da.[1]

Ikastetxearen egoitza zena gaur egun Donostiako Orfeoiarena da.
43°19′27.4″N 1°59′00.50″W / 43.324278°N 1.9834722°W / 43.324278; -1.9834722

Lasalletarrak Donostian aldatu

San Juan Bautista La Sallekoaren jarraitzaileak Frantziatik kanporatuta izan ziren eta, beste tokietan bezala, 1904ean Donostian ere kokatu ziren. Hiri horretan lehendabizi Ategorrietan San Bernardo ikastetxea sortu zuten, gaur egun Jesuitak ikastetxea dagoen tokian. Ondoren, 1911an Los Ángeles ikastetxean hasi ziren. Geroago Loiolako ikastetxea ireki zuten (1947) eta han jarraitzen zuten Los Ángeleseko ikasleek bigarren hezkuntza.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu