Ehoziri-lana, parpaila teknika bat da, ehoziriak deritzoten haril batzuetan bildutako hariak ehotzean datza. Ehoziri-lana aurrera doan heinean, oihala orratzen bidez kuxin batean eusten da. Orratzen lekua normalki kuxinak duen zulo eredu batek adierazten du.

Ehoziri-lan baten bilakaera Quebeceko Ursulinen Museoan ikusgai
Lore irudizko ehoziri-lana.

Ehoziri-lana hari fin edo lodiz burutu daiteke. Usadioz, liho, zeta eta artilez egiten zen, eta geroago kotoiz. Baita metalezko hari ederrez ere. Gaur egun zuntz sintetiko, burdin hari eta bestelako harizpiz ere egiten dira.

Eskulan honen garairik garrantzitsuena 1500-1700 artean izan zen, nagusiki Espainia, Italia, Flandria eta Normandian, baina Industria Iraultza eta josteko makinaren agerpen eta garatzeak eskulan honen gainbehera ekarri zuen. Halere, gaur egun zaletasun bezala berrindartu da, eta Ingalaterrako Devon edo Kaliforniako Orange konderrian eskulan honetan jarduten duten gremioen bilera eta topaketak burutzen dira. Europari dagokionez, Ingalaterraz gain, Belgika, Espainian (Almagro eta Camariñas), Eslovenia, Frantzia, Katalunia (Malgrat de Mar, Tossa de Mar eta Arenys de Mar) eta Portugalen usadio handia duen eskulana da.