Camariñas Galizian dagoen A Coruñako probintziako udalerria da, Costa da Morte erdigunean kokatua dago, Terra de Soneirako eskualdean. Camariñatar emakumezko zaharrena Avelina Mouzo Leis omen da 1904ko abenduaren 24an jaioa.

Camariñas
Galiziako udalerrien zerrenda
Camariñas. Galiza. 102.jpg
Escudo de Camariñas (1966).svg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaCoruñako probintzia
Alkatea Manuel Valeriano Alonso de León (en) Itzuli
Izen ofiziala Camariñas
Posta kodea 15123
INEk ezarritako kodea 15016
Geografia
Koordenatuak 43° 07′ 48″ N, 9° 11′ 06″ W / 43.13°N,9.185°W / 43.13; -9.185Koordenatuak: 43° 07′ 48″ N, 9° 11′ 06″ W / 43.13°N,9.185°W / 43.13; -9.185
Azalera 51.6 km²
Altuera 10 m
Mugakideak Muxía eta Vimianzo
Demografia
Biztanleria 5.209 (2020)
Red Arrow Down.svg−63 (2019)
alt_left 2.695 (%51.7)2.577 (%49.5) alt_right
Dentsitatea 100,95 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00
Matrikula C
camarinas.net

Herriko jai nagusiak uztailaren 16an izan ohi dira, turista ugari erakartzen ditu eta baita urtean zehar lanarengatik kanpoan egon ohi diren herritarrak.

Gainera Camariñas herriguneaz gain beste zenbait bizigune garrantzitsu ere baditu: Camelle eta Ponte do Porto, lehendabizikoa arrantza portua da eta bigarrena berriz merkatal portua. Cabo Vilanon penintsulako lehenengo Parke Eolikoetakoa ezarri zen.

2007ko biztanleria: 6.275 biztanle INE-ren arabera (2006an 6.323, 2005an 6.467], 2004an 6.502, 2003an 6.597).

Bertako herritarrei Camariñán deritzaie, euskaraz Camariñatar.

Izenaren jatorriaAldatu

Herriaren izena caramiñatik dator, Camariñasko inguruetan hazten zen zuhaixka eta antzina Iberiako atlantiar kostalde guztitik hedatzen zena. Pobra do Caramiñalko herriak ere bere izena honi zor dio. Orain landare hau oso leku gutxitan hazten da, adibidez Azore Uharteetan, Andaluziako Punta Umbrian, bai eta modu ugarian Treceko ingurunean, Camariñasen, hau Costa da Morteko erdigunea delarik.

Produktu tipikoakAldatu

Camariñasko farfail edo xerrak ospetsuak dira. Herri honetan arrain kontserba-industria txiki bat ere kokatzen da.

IrudiakAldatu

Camariñasko lekuakAldatu

Para unha lista completa de todos os lugares do concello de Camariñas vexa: Lugares de Camariñas.

ParrokiakAldatu

Camariñas udalerriak lau parrokia ditu:

Kanpo estekakAldatu