Egunsentia (Bouguereau)

Egunsentia (frantsesez: 'L'Aurore'), baita Neska Liliarekin gisa ezatutua ere, William-Adolphe Bouguereau margolari frantsesak 1881ean egin zuen margolan ospetsua da. Olioaz egina, 214,9 × 107 zm. ditu. Gaur egun Birmingham Museum of Art erakundean erakusten da. Estilo aldetik akademizismoan kokatu daiteke.[1]

Egunsentia (Bouguereau)
Jatorria
Sortzailea(k)William-Adolphe Bouguereau
Sorrera-urtea1881
IzenburuaTimes of Day eta L'Aurore
MugimenduaAkademizismoa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ekoizpen lekuaFrantzia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak214,9 (altuera) × 107 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa, biluzia eta allegory (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaBirmingham Museum of Art (en) Itzuli
BildumaBirmingham Museum of Art (en) Itzuli
Inbentarioa2005.111
JabeaGoupil & Co (en) Itzuli, Samuel Putnam Avery (en) Itzuli, Charles J. Osborn (en) Itzuli, American Art Association (en) Itzuli, Joseph Raphael De Lamar (en) Itzuli eta American Art Association (en) Itzuli
Historia
ErakusketakBouguereau & America (en) Itzuli
Gertaera nabarmenak1881eko otsailaren 2a
Banaketa-kanal Paris
1881eko martxoaren 28a
Banaketa-kanal New York
1893ko urtarrilaren 27a
Banaketa-kanal
1920ko urtarrilaren 29a
Banaketa-kanal New York
1921eko otsailaren 3a
Banaketa-kanal New York
1973
Banaketa-kanal Chicago
Banaketa-kanal
2005
bequest (en) Itzuli

Gaia aldatu

Egileak gai mitologikoko lanak egin zituen sarritan. Obra honetan Eos zeruko jainkotasuna irudikatzen du, egunsentiaren pertsonifikazioa, koadroari izena ematen diona. Eos, Helios eta Selenerekin batera (eguzkia eta ilargia), greziarren jainko zerutiarrei lotutako titanen seme anai-arreben hirukoa da. Zefiro, Boreas eta Noto haizeen ama zen, eta bere eginkizuna, Homeroren arabera, zeruko ateak eguzkitan irekitzea zen, goizero irten ahal izateko. Heliosen aurretik bere gurdian, gaua uxatzen du eta egunsentia ahalbidetzen du.

Jainkosaren ezaugarriak berak gidatzen duen gurdia eta inguratzen duen mantu fina izaten dira. Asko irudikatzen da zeramikaz, bere seme Memnonen heriotzaren ondorioz edo negarrez, Troiako harresien aurrean, Akilesen aurka borrokan semea hil delako.

Deskribapena aldatu

Aurreko hainbat artista garaikide bezala, Bouguereauk gaia aitzakia gisa erabiltzen du jainkosa sentsual eta erdi biluzia irudikatzeko, bere mantu arinarekin gorputzaren inguruan; bere oinetan sumatzen dugu loraldia, gau hotzaren ondoren loreei musu eta bizia emanez.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu