Ireki menu nagusia

Sir Edward Penley Abraham (Shirley, Southampton, Erresuma Batua, 1913ko ekainaren 10a - Oxford, Erresuma Batua, 1999ko maiatzaren 8a) britainiar biokimikaria izan zen.

Edward Abraham
Bizitza
Jaiotza Shirley Itzuli1913ko ekainaren  10a
Herrialdea  Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927-04-12)
Heriotza Oxford1999ko maiatzaren  8a (85 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
Heziketa The Queen's College Itzuli : kimika
King Edward VI School, Southampton Itzuli
Doktorego ikaslea(k) John E. Walker
Jarduerak
Jarduerak biokimikaria
Enplegatzailea(k) Oxfordeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Edward Penley Abraham.png

Antibiotikoen arloan egindako lanagatik eta, bereziki, penizilinaren arazketan egindako aurkikuntzengatik da ezaguna. Oxfordeko Queens Collegen aritu zen ikasten; 1938an amaitu zuen doktoregoa, eta ondoren urtebete eman zuen Suedian, bere arloan sakontzen. 1939an itzuli zen Oxforda, eta penizilinaren kimika ikertzen hasi, Ernst Chainekin eta Howard Floreyrekin batera.

Jakina zen penizilina arma indartsua izan zitekeela eritasunen eta infekzioen aurka, baina nekeza zen haren forma egokia lortzea. Abrahamek prozesu kromatografiko bat asmatu zuen penizilina arazteko. Antibiotikoaren hurrengo testak arrakastatsuak izan ziren, eta zehatzago ezagutu ahal izan zen haren egitura molekularra. Bestalde, 1953an, Guy Newtonen laguntzaz, Abrahamek zefalosporina deritzan antibiotikoaren forma purua bakartu zuen onddo batetik, difteria eta tifusa sortzen dituzten bakterioen aurka erabiltzen dena. 1964an, patologia klinikoko irakasle egin zuten Abraham, Oxforden, eta, 1980an, sir titulua eman zioten.

ErreferentziakAldatu