Eckhart Maisua

Eckhart maisua» orritik birbideratua)

Eckhart von Hochheim (Hochheim, Turingia, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1260 - Avignon, Frantzia, 1328), izengoitiz Eckhart Maisua[1] (alemanez: Meister Eckhart), alemaniar domingotarra eta teologo mistikoa izan zen, garaiko eskolastikaren joeraren aurka, fedea modu espekulatiboan justifikatzeko ahaleginagatik ezaguna.

Eckhart Maisua
Bizitza
Izen osoaMeister Eckhart
JaiotzaHochheim, 1260
Herrialdea Alemania
BizilekuaErfurt
Talde etnikoaalemaniarra
HeriotzaAvignon, 1328 (67/68 urte)
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzaklatina
Goi Erdi Aroko alemana
Ikaslea(k)Johannes Tauler
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, teologoa, unibertsitateko irakaslea eta domingotar fraidea
Enplegatzailea(k)Parisko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenadomingotar

iTunes: 133135630 Musicbrainz: 9d04fb78-6d49-42e2-b30b-8da46d07326d Discogs: 3638849 IMSLP: Category:Hochheim,_Eckhart_von Edit the value on Wikidata

BizitzaAldatu

Kolonian ikasi zuen, non Alberto Handiaren ikasle izan bide zen. Parisko Unibertsitateko ikasle eta irakaslea izan zen 1300. urtearen inguruan, eta 1302an doktore izendatu zuen Bonifazio VIII.a aita santuak. Saxoniako (1304) eta Bohemiako (1307) domingotarren abadeburu izan zen. Rhin aldeko higikunde mistikoa bultzatu zuen. 1326. urtean, Koloniako artzapezpikuak auzitara eraman zuen, Pseudo Dionisiori hartu zizkion zenbait dotrina neoplatoniko zirela eta. Arimak Jainkoaren esentzia nola bilatzen duen, eta izakien sorreraren auzia izan ziren berak sakondu zituen gaiak. 1329an, Joan XXII.a aita santuak gaitzetsi zituen teoria haiek In agro dominico bulan.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eckhart Maisua