Dunkirk (2017ko filma)
Dunkirk (euskaraz Dunkerque) 2017ko Christopher Nolan ingeles zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigileak zuzendu, ekoiztu eta idatzitako gerra film bat da. Tom Hardy, Cillian Murphy, Mark Rylance, Kenneth Branagh, Fionn Whitehead, Aneurin Barnard eta Jack Lowden aktoreek antzeztu zuten.
ArgumentuaAldatu
Bigarren Mundu Gerraren hasieran girotua dago, eta Dunkerqueko gudua eta Dunkerqueko ateratzearen gerra gertakari historiak azaltzen ditu. Azken honetan, hiria setiatua zuten alemaniar indarrek hala beharturik nola edo hala eta ozta-ozta 330.000 britainiar, frantziar eta belgikar soldadu hilak edo preso ez izateko Ingalaterrara itsasoz edo hegazkinez ihes egitera derrigortu zituen.
Polemika: Ebakuazioa ala ihesa?Aldatu
Nahiko erabaki polemikoa izan zen, eta gaur egun ere historialarien artean eztabaida piztu ohi du.
Nahiz eta porrot hau ahal zen modu "loriatsuenean" ezkutatutzeko asmoz aliatuen propagandak hiria erabaki "taktiko" edo "estrategiko" gisa "ebakuatu" zutenaren bertsioa zabaldu zuen, Dunkerqueko biztanleria zibila bertan gelditu zen, baita alemaniarrek hiria bereganatu ostean ere, hortaz ez zen hiriaren inongo zinezko "ebakuaziorik" egon, ez behintzat biztanleriarena. Ikuspuntu neutral batetik ikusita, alemaniarren setioak derrigortutako indar aliatuen "atzeraldia" izan zela baieztatu daiteke, euren indarrak Frantziatik Ingalaterrara atzeratu baizituzten, alegia, bertsio errealean aliatuek harrapaladan burututako ihesaldia izan zela garbi dago, nagusiki alemaniarrek Belgikan barna Frantziara iritsiz burututako aurreraldi azkarrak guztiz jokoz kanpo harrapatu zituelako, izan ere indar aliatuak alemaniarrengandik ozta-ozta ihes egitea lortu zuten.
AktoreakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Dunkirk filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Dunkirk filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)