Disakarido
Bi monosakarido-hondarrez osatutako konposatua (Cn+1H2nOn)
Disakarido (grezieratik dio, "bi" eta sacchar, "azukre") bi monosakaridoz osaturiko karbono hidratoak dira. Oligosakaridoen taldean daude. Monosakaridoen antzera azukretzeko gaitasuna dute eta uretan disolbatzen dira.
Ezaugarriak
aldatuDisakarido batzuk karbono anomeriko bat aske izaten dute, eta ondorioz monosakaridoek zuten ahalmen erreduzitzailea mantentzen dute. Beste hainbat propietate ere gordetzen dituzte, hala nola, mutarrotazioa eta disolbagarritasuna. Mota honetako disakarido ezagunenak maltosa, isomaltosa, zelobiosa eta laktosa dira.
Beste kasu batzuetan, ordea, bi karbono anomerikoak elkarri lotzen dira eta disakaridoak mutarrotazio eta erreduzitzaile ahalmena galtzen du. Honen adibide dira sakarosa (azukre arrunta) eta trehalosa.
Kanpo estekak
aldatu