Isomaltosa ernetako garagar aletan dagoen disakaridoa da, bi glukosa molekulaz osaturikoa.

Isomaltosa
Formula kimikoaC12H22O11
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
OC[C@H]1O[C@H](OC[C@H]2OC(O)[C@H](O)[C@@H](O)[C@@H]2O)[C@H](O)[C@@H](O)[C@@H]1O
MolView3D eredua
Konposizioabeta-isomaltose (en) Itzuli
MotaDisakarido
Masa molekularra342,116212 Da
Identifikatzaileak
InChlKeyDLRVVLDZNNYCBX-RTPHMHGBSA-N
CAS zenbakia499-40-1
PubChem439193
Gmelin28189
EC zenbakia207-879-1
ECHA100.007.164
MeSHD007534
Human Metabolome DatabaseHMDB0002923
KNApSAcKC00018660
UNII67I334IX2M
KEGGC00252

Egitura aldatu

Isomaltosaren formula enpirikoa   da. Lehen glukosako karbono anomerikoaren eta bigarren glukosako seigarren karbonoaren artean sortzen da α(1→6) lotura O-glikosidikoa[1]. Lotura hori osatzerakoan ura askatzen da eta oxigeno monokarboniliko batek zubi-lana egiten du bi molekulen artean. Bigarren glukosaren karbono anomerikoan dagoen hidroxilo taldea aske dagoenez ahalmen erreduzitzailea duen azukrea da. Horrela beraz maltosaren izen sistematikoa honako hau da:

α-D-glukopiranosil-(1→6)-D-glukopiranosa

Metabolismoa aldatu

Almidoiaren eta glukogenoaren hidrolisian agertzen da maltosarekin batera. Glukosaren karamelizazioaren produktuetako bat ere bada[2].

Isomaltasa entzimak hidrolisatzen du.

Erreferentziak aldatu

  1. Collins, Peter M.. (2005). Dictionary of carbohydrates. CRC Press, 556 or. ISBN 0849338298..
  2. (Ingelesez) SUGISAWA, HIRQSHI; EDO, HIROSHI. (1966-07). «The Thermal Degradation of Sugars I. Thermal Polymerization of Glucose» Journal of Food Science 31 (4): 561–565.  doi:10.1111/j.1365-2621.1966.tb01905.x. ISSN 0022-1147. (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).

Kanpo estekak aldatu