Destrina
Destrina almidoiaren edota glukogenoaren hidrolisian agertzen den oligosakaridoa da. Polisakaridoaren formularen berdina dute baina kate laburragoak dira.
Destrina | |
---|---|
Konposizioa | karbono, oxigeno eta hidrogeno |
Mota | alpha-D-glucan (en) ![]() |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 9004-53-9 |
Gmelin | 23652 |
ZVG | 25540 |
EC zenbakia | 232-675-4 |
ECHA | 100.029.693 |
CosIng | 75529 |
MeSH | D003912 |
Human Metabolome Database | HMDB0006857 |
KEGG | C00721 |
EgituraAldatu
Destrinaren formula enpirikoa da. Glukosak (maltosak edo isomaltosak) elkarren artean lotzen dira α(1→4) lotura O-glikosidikoaren bidez[1]. Hainbat bakteriok destrinak ziklatu egiten dituzte sei-zortzi glukosatako eraztunak osatuz. Ziklodestrina izenarekin ezagutzen dira.
Destrinak uretan disolbagarriak dira, baina solido egoeran egon ohi dira, eta kolore zuri horixka izaten dute. Analitikoki, iodoaren bitartez detekta daiteke, honek kolore gorrixka bat hartzen duelako.
ErabilerakAldatu
Industrian erabiltzen den destrina patataren almidoitik ateratzen da. Oso erabilia da, toxititaterik ez daitute eta prezioa ere baxua baita. Erabilera ugari ditu:
- Uretan disolbagarriak diren itsasgarriak[2]: almidoia azido klorhidrikoarekin (HCl) nahastuz hau hidrolisatu eta sustantzia kolorgabe eta zaporegabe bat sortzen da, oso itsagarria dena. Gutun-azalen eta zigiluen lekeda egiten da horrela.
- Elikagaien industrian loditzaile gisa erabiltzen da zopa, saltsa, gozoki eta haurrentzako janaritan. Kaloria baxuko elikagaiak ekoizteko gantzen ordezko gisa ere erabiltzen da.
- Sendagauien aglutinatzailea da.
- Industria piroteknikoan koloredu suak eta zenbait leherkari sortzeko erabiltzen da.
- Ehungintzan kotoizko ehunak sortzen dira.
DeribatuakAldatu
ZiklodestrinaAldatu
Ziklodestrinak kimika analitikoan erabiltzen dira. Substantzia hidrofoboak eta hidrofiloak banantzen dituzte eta farmazian hainbat botikaren formulazioa lortzeko eraginkorrak dira.
MaltodestrinaAldatu
Maltodestrina izeneko oligosakarido hau landare mota askoren almidoitik abiatuta ekoiztu daiteke. Europan gehien bat garagarretik eta garitik ateratzen da, Estatu Batuetan artoa erabiltzen da batez ere. Azken hau zeliakoentzako egokia da, garitik edo garagarretik ateratako maltodestrinak gluten arrastoak izan baititzake.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Alistair M. Stephen, Glyn O. Phillips, Peter A. Williams. (2006). Food polysaccharides and their applications 2nd edition. CRC Press, Taylor & Francis Group, 92-99 or. ISBN 0-8247-5922-2..
- ↑ Radley, Jack Augustus. (1976). Industrial uses of starch and its derivatives. Applied Science Publishers Ltd ISBN 0-85334-691-7..