Demokrazia Hiru Milioi
Demokrazia Hiru Milioi (edo Demokrazia 3 Milioi), D3M siglengatik ezaguna, ezker abertzaleak 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartu ahal izateko 2009ko urtarrilaren 10ean aurkeztutako herri plataforma izan zen.[1] Hauteskundetan aurkezteko bi erronka ezberdin izan zituen. Alde batetik 18.000 sinadura behar zituen[2] eta bestetik Espainiako Alderdien Legearen gainetik pasa beharko zen. Aurkeztu zenean hainbat politikarik ilegalizazioa eskatu zuten[3] eta horretan hasi zen Espainiako Fiskaltza.[4][5]
Demokrazia Hiru Milioi | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | D3M |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Ideologia | ezker abertzalea eta Eusko abertzaletasuna |
Historia | |
Sorrera | 2009ko urtarrilaren 10a |
Desagerpena | 2009ko otsailaren 18a |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Aurkezpen prentsaurrekoan Idoia Ibero, Juan Manuel Erasun, Itziar Aizpurua, Miren Legorburu, Patxi Marta, Amparo Lasheras, Jesus Valencia, Andoni Txasko, Txerra Bolinaga, Itziar Lopategi, Unai Urruzuno, Julen Aginako, Ane Muguruza eta Haizea Ziluagak parte hartu zuten[6].
Urtarrilaren 22n Espainiako Fiskaltzak D3M ilegalizatutako alderdiekin lotzen zuten txostena eskuratu zuen, tartean sinbologiari zegokion bat. Urtarrilaren 23an, Espainiako Poliziak ezker abertzaleko zortzi lagun atxilotu zituen Baltasar Garzón epailearen aginduz, tartean Amparo Lasheras plataformaren bozeramailea[7].
Urtarrilaren 25ean zerrendak aurkeztu zituzten eta Arabako zerrendaburua oraindik atxiloturik zegoen Amparo Lasheras zen. Urtarrilaren 26an Baltasar Garzón espainiako epaileak atxilotutako 8ak gartzelara bidali zituen eta autoan hainbat aldiz aipatu zuen D3Mren izena.[8]
Hala eta guztiz ere hauteskunde kanpainaren aurreko ekitaldi nagusia egin zuten Donostiako Kursaalean. Bertan hauteskundeetan egongo zirela ziurtatu zuten. Otsailaren 3an berirro ere Garzon epaileak hainbat kide deitu zituen deklaratzera ETArekin lotura zutela argudiatuta. Hala ere epaileak aske utzi zituen Gorenak esan zuenaren esperoan. Azken honek otsailaren 8an zerrendak ezin zirela aurkeztu ebatzi zuen.[9]
Hala ere D3Mk kanpaina egin zuen, baita papeletak inprimatu ere. 2009ko otsailaren 17an Garzonek ekintzak eten zituen eta webgunea ixteko ere eskatu zuen, hauteskunde kanpaina egitea debekatuz. Webgunea ixteko arrazoietako bat bertan papeletak aurki zitezkeela argitaratu zela izan zen. Hala ere berehala hedatu ziren beste leku batzuetatik papeleta horiek.[10].
Hautagaiak
aldatuLegez kanpo geratu arren D3Mk papeletak inprimatu zituen eta bere hautagaiak aurkeztu. Hautagaien artean zerrendaburu guztiak emakumeak ziren zerrenda bakarra izan zen (ez ordea lehendakarigaitzat emakume bat aurkezten zuen bakarra, Aralarrek Aintzane Ezenarro aurkeztu baitzuen).
Araba
aldatuAraban gartzelan egon arren Amparo Lasheras aurkeztu zuten zerrendaburu. Ondoren Iñaki Ullibarri, Elixabete Etxeberria, Andoni Txasko eta Lourdes Uribarri izan ziren hautagai.
Bizkaia
aldatuBizkaiko zerrendaburua Itziar Lopategi izan zen. Hurrengo lauak Julen Aginako, Olatz Caminos, Unai Urruzuno eta Karmen Galdeano izan ziren.
Gipuzkoa
aldatuGipuzkoan zerrendaburua Idoia Ibero izan zen. Ondoren Juan Manuel Erasun, Itziar Aizpurua, Iñaki Agirre eta Miren Legorburu ziren hautagai.
Erreferentziak
aldatu- ↑ D3M pide apoyos para lograr un cambio y mirar al futuro[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Demokrazia 3.000.000 plataforma sortu dute, bozetara aurkezteko[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ El Gobierno reitera que no permitirá ninguna lista tapadera de Batasuna
- ↑ La fiscalía inicia la investigación sobre D3M
- ↑ La policía ya investiga si la plataforma D3M es la nueva tapadera electoral de Batasuna
- ↑ Prentsaurrekoa[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Ezker abertzaleko zortzi kide atxilotu ditu Espainiako Poliziak[Betiko hautsitako esteka] Berria, 2009ko urtarrilaren 23a
- ↑ Baltasar Garzónen autoa
- ↑ El TS avala la decisión del PSOE y anula las candidaturas de D3M y Askatasuna[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Papeletak Indymedia Euskal Herrian[Betiko hautsitako esteka] 2009ko otsailaren 18an