Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Nekazari eta merkatari musulman baten semea zen. 1948an, Glasgowra (Eskoziara) joan zen albaitaritza ikastera. 1958an, Gambiako britainiar koloniako albaitari-funtzionario nagusi izendatu zuten, baina bi urte geroago kargua utzi zuen Herriaren Alderdi Aurrerakoia gidatzeko. 1960an, aulki bat lortu zuen Gambiako Parlamentuan, eta Hezkuntza Saileko ministro izendatu zuten. 1963an, lehen ministro bihurtu zen, eta karguari eutsi zion 1965ean Gambiak Commonwealthen barruan independentzia lortu zuenean.

1970ean, errepublika independentea aldarrikatu zuten gambiarrek erreferendum bidez, eta lehendakari hautatu zuten Jawara. 1981ean, kargua uztera behartu nahi izan zuten estatu-kolpea emanez. 1982an, Gambia eta Senegal bildu zituen Senegambiako konfederazioan, eta bera izan zen lehendakariordea. 1989an, konfederazioa desegin zenean, Gambiako Errepublikaren lehendakari izaten jarraitu zuen, eta 1992an bosgarren agintaldirako hautatu zuten. 1994ko uztailean, Jawararen gobernua eraitsi zuten militarrek, kontrolpean hartu zuten Gambia, eta herrialdetik alde egin behar izan zuen Jawarak.

ErreferentziakAldatu