Darwinen ñandua (Rhea pennata) Rheidae familiako hegazti ez hegalaria da. Hego Amerikako Altiplanoan eta Patagonian hedaturik dago. Ñandu arruntaren antzekoa da itxuran, baina zerbait txikiagoa da eta Andeetan 4.000 metrotik gora eta Patagonian bizi da.

Darwinen ñandua
Iraute egoera

Ia galzorian (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaRheiformes
FamiliaRheidae
GeneroaRhea
Espeziea Rhea pennata
d'Orbigny, 1834[2]
Banaketa mapa
Kumaldiaren tamaina17,3
Eguneko zikloaeguneko
Errute denbora40 egun

Izena aldatu

Izen ugari hartzen ditu, hala nola, suri, choique, ñandú petiso, ñandú andino eta ñandú cordillerano.

Deskribapena aldatu

1'50 m inguru garaia arra eta 25 kg pisatzen ditu. mokotik isatsera 90-100 cm-ko luzera hartzen du[3].

Lepo luzea du, buru txikia eta moko luze samarra. Begien inguruan lumarik ez du, azal zimurtua baizik. Gorputzean luma grisak eta arreak dira nagusi eta orbain zuriak dituzte. Txitak luma zuri-horixkaz jaiotzen dira eta bi urterekin hartzen dute helduen lumaia.

Hegoak ondo garatuak ditu baina batez ere lasterkari biaina da, lepoa horizontalean luzatuz eta hegoak gorputzarik itsatsiz 60 km/h abiadura har dezake.

Elikadura aldatu

Belar eta sasiez elikatzen da gehienbat, dietaren %73a horiek osatzen dute. Gainerako %27a gramineoek, ihiek eta ziperazeoek osatzen dute[3].

Ugalketa aldatu

Emeek habiaren ondoan jartzen dituzte arrautzak eta arren habian sartzen dituzte. Arrautza berde-horixkak dira eta 87-126 mm izaten dute. Arrak dira arrautzak 30-44 egunez erruten dituztenak[3]. Arrautzaren bat kanpoan uzten dute usteltzen, euliak erakartzen baitituzte eta txitek jaiotzerakoan euliak jan ditzaten.

Hegazti taldekoia da eta sexu ea adin anitzeko 5-30 kidetako taldeetan ibiltzen da.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez)BirdLife International (2012) Species factsheet. www.birdlife.org webgunetitik jaitsia 2012/05/07an
  2. (Ingelesez) IOC Master List
  3. a b c Grzimek, Bernhard. (©2003-©2004). Grzimek's animal life encyclopedia.. (2nd ed. argitaraldia) Gale ISBN 0-7876-5362-4. PMC 49260053. (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu