Cyperaceae

Monokotiledoneoen klaseko zenbait landare belarkaraz esaten da. Ebakidura triangeluarreko zurtoinak eta buruxkak osatzen dituzten braktearik gabeko lore txikiak dituzte.

Ziperazeak (Cyperaceae) landare loredun monokotiledoneoen familia bat dira. Banaketa kosmopolita dute, baina ugariagoak dira bi hemisferioetako eskualde epel eta hezeetan. Dibertsitate-gune nagusiak Asiako eta Hego Amerikako eskualde tropikalak dira. Gehienetan, belardietako landareak dira, baina basoetan eta tundran ere badira.

Cyperaceae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
Familia Cyperaceae
Azpibanaketa
109 inguru

Cyperaceae familiak 4.000 bat espezie ditu, 98 generotan banatuak. Monokotiledoneoetan hirugarren familia ugariena da, Orchidaceae eta Poaceae familien ondoren. Carex generoak biltzen ditu espezieen erdiak, eta Cyperus generoa ere handia da: 600 espezie ditu. Ziperazeen familia antzekotasun handia du gramineoekin. Ziperazeorik ezagunenetako batzuk papiroa (Cyperus papirus) eta txufa jangarria (Cyperus esculentus) daude.

Generoak aldatu

 
Carex halleriana espeziea

Hau da generoen eta haien sinonimoen zerrenda, Angiosperm Phylogeny Website-ren arabera:

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu