Ñandu arrunt

Ñandu arrunta (Rhea americana) rheidae familiako hegazti handia da, ostrukaren antzekoa, lurrean ibiltzen dena. Hego Amerikan bizi da.

Ñandu arrunt
Greater Rhea (Rhea americana) (28234029614).jpg
Iraute egoera

Ia galzorian (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaRheiformes
FamiliaRheidae (en) Rheidae
GeneroaRhea
Espeziea Rhea americana
(Linnaeus, 1758)[1]
Azpibanaketa
R. americana americana (Linnaeus, 1758)[1]

R. a. intermidia (Rotschild & Chubb, 1914)[1]
R. a. nobilis (Brodkorb, 1939)[1]
R. a. araneipes (Brodkorb, 1938)[1]
R. a. albescens (Arribálzaga & Holmberg, 1878)[1]

Banaketa mapa
Rhea americana Distribuzione.jpg
Datu orokorrak
Masa600 g (pisua jaiotzean)
Kumaldiaren tamaina19,7
Genomaren kokapenadnazoo.org…
Rhea americana

IzenaAldatu

XVI. mendean kolonizatzaileek ikusi zutenean ostruka izena eman zioten, Afrikako hegaztiaren antza hartu ziotelako. Horregatik sarritan esaten zaio "ostruka amerikarra" edo "ostruka indianoa".

Ñandú izena guaranieratik dator eta "armiarma" esan nahi du, badirudi lumaiak Amazoniako armiarma iletsuen antza baitu. Ketxueraz suri esaten zaio eta maputxeraz choiké.

DeskribapenaAldatu

1'50 m inguru garaia arra eta 30-35 kg pisatzen ditu. Emea pixka bat txikiagoa da, 1'20 m garai eta 25 kg-ko pisua. Afrikako ostruka baino txikiagoa da.

Lepo luzea du, buru txikia eta moko luze samarra. Begien inguruan lumarik ez du, azal zimurtua baizik. Gorputzean luma beltzak, hori, gris eta zurixkak ditu.

Hego luze samarrak ditu, hezur luzekoak eta luma luze finez estaliak. Hala ere, ez da hegan egiteko gai, baina lasterkari bizkorra da. Hiru behatz ditu hanketan.

ElikaduraAldatu

Landare hostozabaletaz elikatzen da, batez ere hazietaz eta fruituetaz. Dieta osatzeko intsektuak, eskorpioiak, arrainak, karraskari txikiak, narrastiak eta txori txikiak ere harrapatzen ditu. Koprofagoa ere bada, eta gorotz freskoak jaten ditu noizbehinka[2].

Ez ditu landaturiko zekaleak jaten baina askotan sartzen da landa eremuetara ornogabeak ehizatzera (matxinsaltoak, otiak, kakarraldoak...). Horregatik nekazariek asko estimatzen dute.

UgalketaAldatu

Negu garaian hiru multzo osatzen dira ñanduen artean: arren multzoa, 2-15 arteko eme multzoa eta urtebeteko hegazti gazteen multzoa[3]. Negua aurrera doala arren arteko handitzen da eta ondoren emeak gorteiatzen hasten dira. Emearekin kopulatu ondoren bere habiara eramaten du.

Emeak habian arrautzak jarri ondoren beste ar baten bila joaten da eta arra arduratzen da habiako arrautzak erruteaz. Ar dominanteek beste ar bat hartzen dute errute lanetarako eta beste eme baten bila joaten dira.

Eme bakoitzak 8-10 arrautza jartzen ditu[4], baina habiak kolektiboak izaten dira eta batazbeste 7 emek jarritako 26 arrautzatako multzoak osatzen dira[3].

Arrautzak 130 mm x 90 mm neurtzen dute eta 600 gramo pisatzen dituzte. Ostrukaren arrautzaren tamaina erdia du, gutxi gora behera. Errunaldiak 29-43 egun irauten ditu eta 36 orduren barnean jaiotzen dira txita guztiak[3].

BanaketaAldatu

Brasilen eta Patagoniaren arteko eskualde lau eta zabaldietan bizi da. Lautik hogeita hamarrera bitarteko multzoetan ibiltzen da. Trabarik egiten ez bazaio, lasaia eta otzana da.

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f Blake, E.R. (1977)
  2. (Ingelesez) Hodges, Kelly. «Rhea americana (greater rhea)» Animal Diversity Web (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  3. a b c Grzimek, Bernhard. (©2003-©2004). Grzimek's animal life encyclopedia.. (2nd ed. argitaraldia) Gale ISBN 0-7876-5362-4. PMC 49260053. (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  4. Folch, A.. (1992). Rheidai (Rheas). In del Hoyo, J.; Elliott, A.; Sargatal, J. (eds.). Handbook of the birds of the world. Barcelona, Spain: Lynx Edicions., 84-89 or..

Kanpo estekakAldatu