Darryl F. Zanuck

Darryl Francis Zanuck (Wahoo, Nebraska, 1902ko irailaren 5a - Palm Springs, Kalifornia, 1979ko abenduaren 22a) Estatu Batuetako zinema-produktorea izan zen. Eleberriak eta ipuinak argitaratu zituen zineman hasi aurretik. Gidoigile gisa lan egin zuen Mack Sennett eta Harold Lloydentzat. Gero, Warner Bros. produkzio-etxean jardun zuen gidoigintzan. 1931n Warnerreko produkzio zuzendari izendatu zuten eta genero beltzean klasiko izatera iritsi ziren film batzuk ekoitzi zituen: The Public Enemy, Little Caesar. 1935ean sortutako 20th Century Fox produkzio-etxeko lehendakariorde eta produkzio-zuzendari izendatu zuten; hogei urtez lan egin zuen han, produkzio-etxe horren estiloa eta filmen moldea tankeratu zuen eta arrakasta handiko filmak produzitu zituen, horretarako laguntzaile-talde bikain bat eraturik. Hark ekoiztutako filmek gidoien egituraketa bikaina, muntaketaren bizitasuna eta kontaketaren lirikotasuna eta doitasuna dute ezaugarri. Bigarren Mundu Gerraren ondoren dokumental kutsuko "thriller" bikainak produzitu zituen. 1953tik aurrera CinemaScope eta De Luxe kolore-baliabidea erabili zuen, telebistaren konkurrentziari aurre egiteko. Azken urteetan arrakasta handiko film batzuk ekoitzi zituen; 1971n erretiratu zen.

Darryl F. Zanuck
Darryl F. Zanuck 1964.jpg
Bizitza
JaiotzaWahoo (Nebraska)1902ko irailaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaPalm Springs1979ko abenduaren 22a (77 urte)
Hobiratze lekuaWestwood Village Memorial Park Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Virginia Fox  (1924 -  1979)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, zinema ekoizlea, aktorea eta zinema zuzendaria
Enplegatzailea(k)Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
Izengoitia(k)Gregory Rogers
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra

IMDB: nm0953123 Allocine: 38170 Allmovie: p117829 TCM: 211995 TV.com: people/darryl-f-zanuck
Discogs: 2829164 Find a Grave: 1837 Edit the value on Wikidata

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Darryl F. Zanuck  


  Artikulu hau Nebraskako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.