20th Century Studios

20th Century Fox» orritik birbideratua)

20th Century Studios Ameriketako Estatu Batuetako zinema-produkzioko etxea da, The Walt Disney Company konpainiaren mendeko enpresa.

20th Century Studios
Datuak
Mota zinema estudioa, zinemako produkzio-etxea eta telebistako produkzio-etxea
Industria Industria zinematografikoa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduera
Filialak
Enplegatuak 2.300 (2018)
Ekoizpena
Negozio dibisioak
Gobernantza
Zuzendari exekutiboa Stacey Snider (en) Itzuli
Egoitza Fox Plaza (en) Itzuli
Jabea The Walt Disney Company
Zeren jabe
Historia
Sorrera 1935eko maiatzaren 31
Sortzailea
Ordezkatzen du Fox Film Corporation (en) Itzuli, Twentieth Century Pictures (en) Itzuli eta Fox Atomic (en) Itzuli
Aurrekoak Fox Atomic (en) Itzuli eta Fox Film Corporation (en) Itzuli

20thcenturystudios.com


Facebook icon 192.pngTwitter Logo.pngYoutube-variation.pngInstagram logo 2016.svg

HistoriaAldatu

1935ean sortu zen, Fox Film Corporation eta Twentieth Century Pictures produkzio-etxeek bat egitean. Darryl Francis Zanuck zen lehendakariorde eta produkzio-zuzendaria, eta eragin handia izan zuen produkzio-etxearen estiloan. Haren gidaritzapean, garrantzi handia eman zitzaion gidoiari eta muntaketari; Estatu Batuetako historia aipatzen zuten filmak, gizarte-gaiak zituzten filmak, komediak, musikalak, westernak eta, batez ere, film beltzak egin ziren.

Zanuckek lankide ospetsu asko izan zituen: besteak beste, Nunally Johnson, Lamar Trotti, Kenneth McGowan, Philip Dunee gidoigileak; Tyrone Power, Gene Tierney, Maureen O'Hara, Dana Andrews, Gregory Peck, Richard Widmark, Marilyn Monroe aktoreak; eta John Ford, Henry Hathaway, William Augustus Wellman, Otto Preminger, Joseph Mankiewicz, Elia Kazan zuzendariak.

1960 inguruan, gainbehera izan zuen. 1976tik aurrera, ekoizle independenteekin lan egin zuen; arrakasta handiko telesail eta filmak ekoiztu zituen, besteak beste, Star Wars (1976, Izarretako gerra), ordu arteko zinemaren historian irabazi handienak eman zituen filma.

2019an The Walt Disney Company konpainiak erosi zuen.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu