Cinemascope
Cinemascope, irudi zabalen erabilera ezaugarri nagusi duen filmaketa sistema bat da. Bereziki paisaiak, natura eta handitasunaren sentipena irudikatu nahi denean erabiltzen den formatua da.
Teknika
aldatuIrudi zabal hauek lortzeko, irudi normalak 35 mm-ko karratu estandar baten barnean konprimitzen dira, baina filmaren proiekzioan irudiak deskonprimitu egiten dira, irudien proportzioa 2,66 eta 2,39 bider altuagoa baino zabalagoa lortuz. Efektu hau lente anamorfiko berezi batzuen bidez burutzen da (Hypergonar lenteak), hauek bideo-kamera eta proiekzio makinetan ipintzen ziren.
Sistema honetan burututako filmak ohikoak baina zabalagoak diren pantailetan proiektatzen dira.
Historia
aldatu1953an Henri Chrétien frantziar asmatzaileak Anamorphoscope izenez sortu zuen, halere 20th Century Fox estatubatuar ekoiztetxeak Cinemascope izendapenera aldatu zuen. 1950eko hamarkada eta 1960ko hamarkadako superekoizpen ospetsu asko formatu honetan filmatu ziren, batez ere, batez ere Antzinaroan girotutako Peplum filmak, abentura filmak eta landa eremu amaigabeetan kokatutako Western filmak. Gaur egun, ia kasik erabiltzen ez den formatua da, salbuespen bat edo beste ez bada, Quentin Tarantino zuzendariaren The Hateful Eight filma kasu.