Damaso Etxeberria Iturralde

Nafar politikari eta euskal idazlea

Damaso Etxeberria Iturralde (Bordele, Frantzia, 1834ko abenduaren 11Elizondo, Baztan, 1886ko maiatzaren 29a) nafar politikari eta euskal idazlea izan zen.

Damaso Etxeberria Iturralde
Bizitza
JaiotzaBordele1834ko abenduaren 11
Herrialdea Nafarroa Garaia
HeriotzaElizondo1886ko maiatzaren 29a (51 urte)
Familia
AitaMartin Luis Etxeberria Iturralde
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Bizitza aldatu

 
Elizondoko Datueberria, Damaso Etxeberriaren bizitokia.

Bordelen 1834ko abenduaren 11n jaio izanagatik ere, zinez baztandarra zen. Haren aita Martin Luis Etxeberria berroetarra izan zen, Baztango alkate eta armada karlistako brigadierra Lehen Karlistaldian, 1838ko Erreniagako guduan hil zena; ama, aldiz, Angeles Iturralde Aldekoa, Datue jauregiko nagusia zen. Gerra amaitu ondoren itzuli ziren ama-semeak Elizondora.[1]

Bere aita bezala, Damaso Etxeberria ibarreko alkatea izan zen, eta baita Nafarroako Junta Karlistaren partaidea ere Bigarren Karlistaldian.[2] 1874tik 1876ra, Burgosetik deserrituak izan ziren 35 fraide eta ikasle lazarista aterpetu zituen Datue jauregian.[3]

Lanak aldatu

Ez zen oso idazle emankorra izan; alabaina, San Frantzisko Xabierkoari eginiko bertso batzuen egilea dugu, 1857ko urriaren 18an Bonaparte printzeak berak Elizondon bertan jaso zituenak. Bertso horiek argitara eman zituen lehenbizikoa Nikolas Altzola izan zen, 1967ko Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen aldizkarian. Geroago Rosa Miren Pagolak jaso zituen Bonaparteren Ondareko Eskuizkribuak lanean.[2]

Nafarroco hume noblea

Catedratico Parisen

Ygnacio duzu seguitzen

Ceruac manic bidea

Itzala munduco fama gucia

Daucazu despreciatua.

O saindu miragarria

Apostolu famatua

Yguzu Javier escua

Artzeco zure vicia

Erreferentziak aldatu

  1. Larrabe, Ainhoa; Tubia, Iker. Historiaren zati bat, salgai. Berria egunkaria, 2014ko urriak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-18).
  2. a b Bidador, Joxemiel. Baztango euskal idazleen berri laburra (I). Euskaldunon Egunkaria, 2000ko otsailak 4, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-17).
  3. Olabuenaga, Mitxel. Los Padres Paúles en Elizondo. pauleszaragoza.org (Noiz kontsultatua: 2020-10-18).

Kanpo estekak aldatu