Cuentos incombustibles
Cuentos incombustibles (Ipuin erregaitzak) 1980an Bilboko Udalak antolatutako ipuin lehiaketara aurkeztu ziren lan aukeratuak biltzen duen liburua da. Urte bakar batean ospatu zen lehiaketa eta oso polemikoa izan zen. Alkatea, Jon Castañares, eta Udalaren EAJren, behin lehiaketa bukatuta, gaztelaniaz irabazi zuen lana iraingarria zela eta, liburuaren edizio osoa Artigasko erraustegian erretzea agindu zuten. Erantzun bezala, liburua berreskuratzeko asmoz, mugimendu zabala sortu zen eta Cuentos incombustibles hau argitaratu zuen. Azala Juan Gilek egin zuen; bertan, lema hau gaztelania hutsez zetorren: "Este es el libro quemado por el alcalde de Bilbao" (Liburu hau Bilboko alkateak erre egin duena da). Hitzaurrea, bestetik, hau ere gaztelaniaz bakarrik, Manuel Biescasek sinatu zuen.
Cuentos incombustibles | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (1981) |
Argitaratze-data | 1981 |
Generoa | Ipuinen antologia |
Herrialdea | Euskal Herria |
Orrialdeak | 166 |
Sariak | Bilbao Udalaren ipuin lehiaketa |
Euskaraz | |
Izenburua | Ipuin erregaitzak |
Lehen edizioaren polemika
aldatu1980an sari honen lehenengo edizioa egin zen eta argitalpena oso polemikoa izan zen. Gaztelaniazko sailean Juan Jesus Fernández de Retana idazle nafarrak irabazi zuen, "Epitafio del desalmado Alcestes Pelayo" ipuinarekin. Aurkeztutako ipuinekin Bilboko Udalak edizio bat prestatu zuen baina alkateari, Jon Castañares, EAJkoa, ipuin hori biraodun iruditu zitzaion eta edizio osoa erretzeko agindua eman zuen. 1990. urtean, ordea, Bilboko Udalak berak, ipuin irabazleak Bilbao Hiria ipuinak 1980-1989ko edizioan jaso zituen, modu batez hankasartzea zuzendu nahirik.[1]
Ekimena
aldatuLibuen erretzeak oihartzun handia eta erantzun oso zabala izan zuen. Berragitalpena plazaratzeko 30 liburudenda eta Gipuzkoako Liburudenden Elkartea, 12 banatzaile, bost argitaletxe eta zazpi elkarte desberdinak bildu ziren. Ekimenera ere udalaren oposizioko zinegotzi asko gehitu ziren, PSOE eta HBkoak batez ere. Liburua Bilbon egin zen eta egiteko prezioan saldu zen; bakarrik portzentai txiki bat gehitu zitzaion "destinado a crear en Bilbao un Concurso de Cuentos como es debido", hau da, "Bilbon behar den bezala benetako Bilboko Ipuin Lehiaketa sortzeko"; sari hori Cuentos Incombustibles saria izan zen.[2] Ekimenean euskaltzale askok parte hartu zuen baina edizioa, gehien batean, izenburua barne, gaztelaniaz plazaratu zen.
Sustenguak
aldatuLiburua berriro ere argitaratzeko ekimenak sustengu handia izan zuen. Liburuan "Opiniones varias" atalean sinadura ezagun asko agertu ziren: Amparo Gastón (bere elkartasuna euskaraz adierazi zuen bakarra), Agustin Ibarrola, Angel Ortiz Alfau, Carlos Saura, Dionisio Blanco, Pedro Olea, Rafael Castellano, Elias Amezaga, Gabriel Celaya, Iñaki Núñez, Javier Agirre Gandarias, Javier de Bengoetxea, Javier Viar, José Luis Merino, Jorge G. Aranguren, J.J. Rapha Bilbao, Juan Pablo Fusi, Luis de Castresana, Manu Ertzilla, Pablo Antoñana, Ramiro Pinilla...
Ipuinak
aldatuIrabazleak
aldatu- Joseba Sarrionandia, Joseba Garaizar bezala sinatuta: "Enperadore eroa"
- Juan Jesus Fernández de Retana: "Epitafio del desalmado Alcestes Pelayo"[3]
Beste ipuin aukeratutakoak
aldatu- Ignacio Borja Ruiz de Vergara: "Cuentos de aquí sin hada"
- Maria Eugenia Salaverri: "El aprendiz de ciego"
- Ignacio Ezquerra: "Los motores de la noche"
- Juan Jesus Fernández de Retana: "Aquellos días de gloria y boina roja"
- Ignacio Berciano: "La pirámide y el espejo"
- José María Aguado Díaz: "Hipnodemos para un pueblo"
- Mikel Orrantia: "Txapela sintética"
- Eduardo Rodrigálvarez Fernández: "Un minuto de silencio"
- Encarnación Ferré: "La tarde azul de Samuel Pérez Santaolalla"
- Federico Villlalobos: "La semilla de la duda o Juan, el otro"
- Xabier Gereño: "Koronelaren kasaka"
- Xabier Gereño: "Itziar-en egunkari ezkuturik"
- Augustin Zubikarai: "Bilbo eta jentillak"
- Jose Luiz Fernández Orraita (izengoitia): "Oraino, atzo da"
- Enriketa Hortalá: "Do, La eta semeak"
- Luis Alberto Anton Gorbea: "Igor, pagasarriko artzaintxoa"
- Igone Baraia-Etxaburu: "Bibolin zaarra"
- Basille Mendizabal:"Eguzki, txakur zintzo bat"
- Begoña Geruzaga: "Aulkia izatea nahi dut"
Bigarren edizioaren ipuinak
aldatuEpaimahaikideak
aldatu- Gaztelaniazkoan: Angeles Solis, Juan Felipe Villar, Ramiro Pinilla, Jesús Alonso de Leciñana, Luciano Rincón eta Enrique Ojembarrena.
- Euskarazkoan: Jon Juaristi, Jon Kortazar, Ibon Sarasola eta Joseba Andoni Lakarra.[4]
Irabazleak
aldatu- Joxe Mari Iturralde: "Ene Ixabel maiteari gutuna martxoak 10ean gaitzak jota natzan ohetik"
- Miguel Angel Mena Suárez: "El coleccionista de mariposas"
Finalistak
aldatu- Xabier Artiagoitia: "Hamar t'erdiak baten istoria"
- María de Aldama: "Perdone, Sr. Ministro, me abandonó el desodorante"
- Jose Inazio Basterretxea Polo: "...eta salto egin zuen"
- César Augusto Ayuso: "Corazón estrenado"
- Gorka Setien Berakoetxea: "Zotin triste bat"
- Joan Josep Baldovi i Roda: "Ana"
- Joane Urkijo: "Inmortala"
- Emilio Calvo: "Meigas de guardar"
- Angel Zelaieta: "Eguzki galdatan, izerdi lamatan"
- Severino Calleja: "Instrucciones para el minueto"
- Angel García Roldán: "De un nido de procesionaria"
- Carlos Paz Carneiro: "Desviaciones patológicas"
- Garbiñe Salaberria Areitio: "Reflejos de una llama"
- Carlos Smith Saravia: "La Miss Jane"
Erreferentziak
aldatu- ↑ Unzueta, Patxo. «Editores y libreros vascos crean el concurso 'Cuentos incombustibles' con la venta del 'libro quemado'» El País.
- ↑ Unzueta, Patxo. «Un electricista en paro gana el Premio Cuentos Incombustibles» El País.
- ↑ Gabriel Aresti ipuin lehiaketa. .
- ↑ Cuentos incombustibles. Convocatoria 1982. .