Bilbao Hiria ipuinak 1980-1989
Bilbao Hiria ipuinak. Cuentos Villa de Bilbao 1980-1989 1990an Bilboko Udalak hamar urtetan hiriko ipuin-lehiaketaren lan irabazleak bildu zituen. Ipuinak, lehiaketa bezala, euskaraz eta gaztelaniaz dira. Ipuin bakoitzak Nacho Casadoren marrazki bana darama eta, testuaren aurretik, egilearen inguruko aurkezpena dator.
Bilbao Hiria ipuinak. Cuentos Villa de Bilbao 1980-1989 | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (1990) |
Argitaratze-data | 1990 |
Generoa | Ipuinen antologia |
Herrialdea | Euskal Herria |
Orrialdeak | 381 |
ISBN | 84-271-1007-3 |
Sariak | Bilbao Hiria |
Lehen edizioaren polemika
aldatu1980an sari honen lehenengo edizioa egin zen eta argitalpena oso polemikoa izan zen. Gaztelaniazko sailean Juan Jesus Fernández de Retana idazle nafarrak irabazi zuen, "Epitafio del desalmado Alcestes Pelayo" ipuinarekin. Aurkeztutako ipuinekin Bilboko Udalak edizio bat prestatu zuen baina alkateari, Jon Castañares, EAJkoa, ipuin hori biraodun iruditu zitzaion eta edizio osoa erretzeko agindua eman zuen. 1990. urteko edizio honetan, aldiz, berriro ere ipuin zentsuratua berreskuratua eta argitaratua izan zen.[1]
Ipuinak
aldatu- Joseba Sarrionandia:"Enperadore eroa"
- Juan Jesus Fernández de Retana:"Epitafio del desalmado Alcestes Pelayo"
- Joxemari Iturralde:"Erromesaren aztarna galdua"
- Jorge Miranda:"Los disidentes"
- María de Aldama:"A mi madre le diré, que gracias por haber intentado hacer de mi un señor"
- Eusebio Erkiaga:"Untzorritxu"
- Xabier de Antoñana:"La esquela"
- Jose Ramon Zabala:"Ispilugunetik"
- Pako Aresti:"Paulino eta milloia"
- Eduardo G. Murillo:"Los seres de lluvia"
- José María Álvarez Cruz:"Otoño"
- José Ignacio de Julián:"Amante de abril y mayo"
- Jose Antonio Martínez Fuentes:"Gaueko itsaso epelean"
- Martin Ugalde:"Lapurreta"
- Emilio Echavarren:"Sueños regios"
- J. F. Gambarte:"La venganza de Juan Lucena, gallero de san Fernando"
- Pedro Ugarte:"La palabra nueva"
- Edorta Jiménez:"Sugaar"
- Imanol Goienaga:"Txabola hura ehiztarien pausalekua zen"
- Juan Gómez Saavedra:"Gajes del oficio"
- Carlos García Salmones:"Crisis"