Jorge González Aranguren

Jorge G. Aranguren» orritik birbideratua)

Jorge González Aranguren (Donostia, Gipuzkoa, 1938) gaztelaniazko idazlea eta kazetaria da. Espainiako Adonáis Olerki Sari ospetsua irabazi duen euskal herritar bakanetariko bat da.

Jorge González Aranguren

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1938 (85/86 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria

Biografia aldatu

Donostian jaioa, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Donostiako bizitza kulturalean aktiboki lan egin zuen. 1971an Irun Hiria Poesia Saria eskuratu zuen, 1976an Espainiako Adonáis Olerki Saria, eta, urte berean, Bilboko Villa de Bilbao Narratiba Saria; bi urte lehenago Donostia Hiria Narratiba Saria lortu zuen. Kurpil (1973-1977) eta Kantil (1977-1981) literatura-aldizkarien sortzaile eta kolaboratzailea izan zen. Laurogeiko hamarkadan Mallorcara joan zen bizitzera. Urte horietan egunkari eta aldizkari desberdinetan idatzi zuen. Poesía española, Estafeta Literaria, Camp de l´arpa eta Kantil aldizkarietan eman ditu argitara lan aipagarrienak. 1989an Euskal Herriko Unibertsitateak ordura arteko poema-liburu guztien bilduma argitaratu zion erdaraz eta euskaraz Fuego lento-Gar mantsoa izenburuarekin. Familia-arazoak zirela eta, Euskal Herrira itzuli zen. 1997an Patxi Ezkiagaren Zauriaren salmoak liburua gazteleratu zuen. Egun Donostian bizi da, eta idazten jarraitzen du.[1] Zurgai aldizkariaren kolaboratzaile finkoa da.

Idazlanak aldatu

Hona hemen González Arangurenen idazlan nagusien zerrenda:[2]

Poesia aldatu

  • 1971: Largo regreso a Itaca. Irun Hiria saria, Donostia: CAPG.
  • 1971: La vida nos sujeta. Bartzelona: Campos.
  • 1974: Últimas imaginarias. Donostia Hiria narratiba saria.
  • 1974: Vivir con Proserpina. Donostia: Kurpil aldizkariaren edizioa.
  • 1976: De fuegos, tigres, ríos... Adonáis Saria, Madril: Rialp.
  • 1979: Itinerario ocioso. Imágenes y notas de la ciudad huida. Bilbo: Ediciones Vascas. Giuliano Mezzacasa Balbinot argazkilariaren laguntzarekin, 135 or.
  • 1981: Doce para un fagot. Madril.
  • 1983: Una cuarta persona. Gijón: Noega.
  • 1989: Fuego lento. Gar mantsoa. Poesia osoa. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • 2003: Aquellas casas. Zarautz: Olerti etxea
  • 2008: Qué perezosos pies. Trea.
  • 2012: Moneda suelta. Bilbo: El Gallo de Oro.
  • 2014: Así como nosotros. Papers de Sa Baixa Lluna.

Itzulpenak aldatu

  • 1997: Salmos de la herida. Patxi Ezkiagaren Zauriaren salmoak liburuaren itzulpena.

Nobela aldatu

  • 1977: El cielo para Bwana. Villa Bilbao Saria, Bilbo: Albia.
  • 1981: En otros parques donde estar ardiendo. Bartzelona: Destino, 161 or.
  • 1992: Un hueco en el mundo. Donostia: Txertoa.
  • 2002: Cuarto de luna. Donostia: Ttarttalo, 200 or.

Ipuinak aldatu

  • 1977: Últimas imaginarias. Durango: Leopoldo Zugaza.
  • 1997: Sur. Santander: Antonio Montesino
  • 1996: Ibaiko dama. Erein
  • 2000: Campo de besos. Burgos: Dossoles
  • 2007: De un abril frío. Palencia: Menoscuarto Ediciones, 192 or.
  • 2009: Xomorroak ate azpitik (haur-literatura). Donostia: Elkar.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) A. X. Martínez Artola: «Jorge González Aranguren», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  2. (Gaztelaniaz) http://poetasvascos.blogspot.com/2009/11/jorge-gonzalez-aranguren.html

Kanpo loturak aldatu