Bilboko Udalaren I. Ipuin Lehiaketa

Bilboko Udalaren I. Ipuin Lehiaketa 1980an, Jon Castañares alkatea zen garaian, Bilboko Udalak izen horrekin antolatu zuen lehenengo eta azken lehiaketa izan zen. Gaztelaniazko lehen sariduna zela eta, polemika handia eta gogorra eragin zuen. Azkenean, sarituak eta aukeratutako ipuin batzuk biltzen zituen liburua Artigasko erraustegian erre egin ziren (100 bakarrik libratu ziren) eta, ondorioz, erreakzio ugari sortu ziren, tartean Cuentos incombustibles (Ipuin erregaitzak) ekimena.

Bilboko Udalaren I. Ipuin Lehiaketa
Motasari
HerrialdeaEspainia

Irabazleak aldatu

Gertaerak aldatu

1980an sari honen lehenengo edizioa egin zen eta argitalpena oso polemikoa izan zen. Urte horren azaroan epai-mahaiak gaztelaniazko sailean Juan Jesus Fernández de Retana idazle nafarrari eman zioten lehenengo saria, "Epitafio del desalmado Alcestes Pelayo" ipuinarekin. Euskarazko saria garai hartan preso zegoen Joseba Sarrionandiari eman zioten, Enperadore eroa ipuinarekin. Hauek ziren epaimahaikideak:

Aurkeztutako ipuinekin Bilboko Udalak edizio bat prestatu zuen. Hitzaurrea, alkateak berak, Jon Castañares, EAJkoak, idatzi zuen. Baina, ondoren, alkateari ipuin irabazlea biraodun iruditu zitzaion eta, EAJren udal taldearen laguntzaz, edizio osoa erretzeko agindua eman zuen. Bakarrik ehun ale libratu ziren.

Ekintza hori aurrera eramateko EAJren justifikazioen arabera, lehiaketa haur-ipuinak saritzeko zela eta, ipuin irabazleak zituen biraoekin, ezinezkoa zen ikastetxeetan liburua banatzea. Erantzuna ez zen beste taldeen gogokoa izan eta, batez ere ezkerreko taldeek gogor kritikatu zuten; talde horiek gertatutakoari buruz Eusko Jaurlaritzari galdera bat egin zioten eta guardia-auzitegian salaketa bat aurkeztu zuten. 1983ko otsailaren 23an, Bilboko epaile batek alkatearen erabakia baliogabea deklaratu zuen, askatasun adierazpenaren aurkakoa izateagatik. Castañaresek gertatutakoaz ardura onartu zuen nahiz eta, urte batzuk geroago, liburuen erretzearen erabakia funtzionario baten ardurari leporatu zion.[3]

II. Ipuin Lehiaketa ez zen egin, EAJ-k, beste alderdien iritzien aurka, haur-ipuinen lehiaketa bihurtu nahi baitzuen. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketak ordezkatu zuen. 1990. urtean, bestetik, Bilboko Udalak berak, ipuin irabazleak Bilbao Hiria ipuinak 1980-1989ko edizioan jaso zituen, modu batez hanka-sartzea zuzendu nahirik.[4]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu