Crna mačka, beli mačor

Crna mačka, beli mačor (euskaraz Katu beltz, katu zuri) 1998ko Emir Kusturica serbiar-bosniar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko komedia film bat da. Bajram Severdžan, Srđan Todorović, Florijan Ajdini eta Branka Katić aktoreek antzeztu zuten.

Crna mačka, beli mačor
Jatorria
Argitaratze-data1998
IzenburuaCrna mačka, beli mačor
Jatorrizko hizkuntzaerrumaniera
Serbokroaziera
Jatorrizko herrialdeaFrantzia, Alemania, Jugoslaviako Errepublika Federala eta Serbia
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia erromantikoa, musika-filma, film dramatikoa eta krimenezko filma
Iraupena123 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Emir Kusturica
Gidoigilea(k)Emir Kusturica
Gordan Mihić (en) Itzuli

[[Kategoria:Gordan Mihić (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Branka Katić (en) Itzuli
Miki Manojlović (en) Itzuli
Srđan Todorović (en) Itzuli
Predrag Laković (en) Itzuli
Bajram Severdzan (en) Itzuli
[[Kategoria:Branka Katić (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Miki Manojlović (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Srđan Todorović (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Predrag Laković (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Bajram Severdzan (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaMaksa Ćatović (en) Itzuli
[[Kategoria:Maksa Ćatović (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Argazki-zuzendariaThierry Arbogast
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSerbia
Argumentu nagusiamaitasuna, kriminalitatea, Saldukeria eta joie de vivre (en) Itzuli
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0118843 Filmaffinity: 504081 Allocine: 91028 Rottentomatoes: m/crna_macka_beli_macor Allmovie: v173456 TCM: 442782 Metacritic: movie/black-cat-white-cat TV.com: movies/black-cat-white-cat Edit the value on Wikidata

Veneziako Zinemaldian estreinatu zen.

Film honetako pertsonaiak erromaniera, bulgariera eta serbieraz mintzatzen dira, maiz hizkuntz batetik besterako bapateko aldaketak eginez.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ekialdeko Serbia, Danubio ibaiaren ertzean eta Bulgariako mugatik hurbil girotua dago.

Grga Pitić (Sabri Sulejman), zabortegien kontrola duen ijito mafiosoa, eta Zarije Destanov (Zabit Memedov), zementu lantegi bateko jabe harroa, haurtzarotik elkarren lagun dira. Orain, 1980ko hamarkadan, elkarrekin batera mota guztietako abentura eta gorabeherei biziraun diete.

Zarije ospitalean dela, haren Matko semea (Bajram Severdzan) Grgarengana diru eskean joango zaio, Matko eta Dadan sozioak (Srđan Todorović) merkatu beltzean gasolina salmenta negozio handi bat burutzeko dirua behar baidute. Baina negozioa ez da ongi aterako, eta Dadanek Matkari heriotz mehatxua egingo dio, Dadanen arreba ezkongabea den Afrodita (Salija Ibraimova) Matkoren semea den Zarekin (Florijan Ajdini) ezkontzen ez baldin bada mehatxua gauzatuko duela esanez. Halere, Zare gaztea Idaz maitemindua dago (Branka Katic), Sujka amonaren (Ljubica Adzovic) tabernan zerbitzari gisa lan egiten duen enska gaztea.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu