Corry Brokken
Corry Brokken (Breda, Herbehereak, 1932ko abenduaren 3a – 2016ko ekainaren 2a) [1] herbeheretar abeslaria eta telebista eta irrati esataria izan zen. 1963an eta 1995ean Edison saria eman zioten (Grammy sarien baliokide herbeheretarra).
Corry Brokken | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Cornelia Maria Brokken |
Jaiotza | Breda, 1932ko abenduaren 3a |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Heriotza | Laren, 2016ko maiatzaren 31 (83 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Cees See (en) René Sleeswijk, Sr. (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, telebista aurkezlea, irrati-esataria, epailea, abokatua, aurkezlea eta autobiografialaria |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | chansona jazza |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Philips |
1952an debuta egin zuen Holandako irratian "I Apologize" abestiarekin. Bi urte geroago, bere lehen diskoa kaleratu zuen eta 1956an, bere herrialdeko bigarren ordezkaria izan zen Eurovision Abesti Lehiaketan. "Voorgoed Voorbij" ("Behin betiko bukatu da") abestiak ez zuen garaipena lortu, eta bere posizioa ezezaguna da, abesti irabazlea soilik iragarri baitzen.
Urtebete geroago, 1957ko Eurovision Abesti Lehiaketa irabazi zuen Willy van Hemert-ek konposatutako "Net als toen" ("Orduan bezala") abestiarekin. Bere azken parte hartzea 1958an izan zen "Heel de Wereld" ("Mundu guztia") abestiarekin, bederatzigarren eta azken postua lortu zuen Luxenburgorekin berdinduz.
Édith Piaf abeslari frantsesak ere interpretatutako "Milord" abestiarekin, Herbehereetako arrakasta zerrendako 1. zenbakira iristea lortu zuen 1960an. Abestiaren letra, emagaldu bati buruzkoa, eskandalua izan zen herrialdeko gizarte kontserbadorearentzat.
1961 eta 1972 artean telebista nazionaleko aurkezle gisa garatu zuen bere jardunbidea. 1971n bere azken diskoa argitaratu zuen, Willem Duys-ek ekoitzia.
Teach In-en garaipena lortu ondoren, 1976ko Eurovision Abesti Lehiaketa aurkezteaz arduratu zen. Urte horretan bertan, zuzenbide ikasketak hasi zituen, geroago abokatu gisa finkatzeko 1988an Hagan.
1996an musika arloan itzuli zen, hainbat disko argitaratuz gero, eta 1997an Herbehereetako telebotoen berri ematearen arduraduna izan zen Eurovisionen.
70 urte bete ondoren, Corry-k hainbat memoria liburu idatzi zituen, antzerkian antzeztu eta DVD bat editatu zuen.
2008an, Corry Brokkenek iktus bat izan zuen, eta sendatu egin zen.
2009an, abeslariak Encore izeneko beste liburu autobiografiko bat argitaratu zuen eta bertan bere bizitza milurteko berriko lehen hamarkadan nola izan zen kontatzen zuen.
Brokken 2016ko maiatzaren 30ean hil zen 83 urte zituela.
Singleak
aldatu- (1956) "Voorgoed voorbij"
- (1957) "Net als toen"
- (1958) "Heel de wereld"
Filmografia
aldatu- Jenny (1958)
- Redt een kind (1959)
- Uit met Maurice Dean (1968)