Conchita Ramos

kataluniar aktibista, Frantziako Erresistentziako kidea, Nazien kontzentrazio eremutik bizirik irtendakoa

Conchita Ramos ezizena, jaiotzaz Conchita Grangé Beleta (Espui, Lleida, 1925eko abuztuaren 6aToulouse, Frantzia, 2019ko abuztuaren 27a) Bigarren Mundu Gerran erresistentziako kataluniar-frantziar kide gisa nabarmendu zen eta nazien kontzentrazio-eremuetatik bizirik irten zen.[1]

Conchita Ramos
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakConcepción Grangé Beleta, Conxita Grangé i Beleta
JaiotzaEspui (en) Itzuli1925eko abuztuaren 6a
Herrialdea Katalunia
BizilekuaTolosa Okzitania
Foix
La Torre de Cabdella
HeriotzaTolosa Okzitania2019ko abuztuaren 27a (94 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta Erresistentziaren kidea
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Erresistentzia
Agrupación de Guerrilleros Españoles (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Biografia aldatu

Aita jatorri espainiarrekoa zen, baina Frantzian jaioa, eta ama espainiarra. Jaio eta gutxira Okzitaniako Tolosara joan zen, eta han amaren familiarekin hezi zen.

Ibilbidea aldatu

17 urterekin, nazien aurkako Frantziako Erresistentzian sartu zen, osabaren erreleboan. Osabak ihes egin zuen. Hala, 1943ko apirilean, Ariègeko departamentuan sartu zen 3. brigadan, eta han lotura lanak egin zituen. 1944ko maiatzaren 24an, Milizia Frantsesak bere etxea hartu zuen, eta gerrillari bat eta hiru errefuxiatu ezkutatu zituztela. Atxilotu eta Gestapora eraman zuten izeba Elvira Ibarz eta Maria Ferrer lehengusinarekin. Conchitak torturak jasan zituen arren, egin zitzaizkion zazpi galdeketetan ez zuen aitortu, eta senideekin batera, 'Tren Fantasma' izenekoan deportatu egin zuten. Tren horrek bi hilabete behar izan zituen erresistentziako ehunka kiderekin Alemania nazira iristeko, horietako asko espainiarrak. 1944ko irailaren 9an iritsi zen Ravensbrück-eko kontzentrazio-eremura, 19 urte bete berri zituela, eta familiakoekin jarraitu zuen.[2]

Kontzentrazio-eremua aldatu

Kontzentrazio-eremuan izandako esperientziatik, haurdunek zituzten baldintza eta tratu izugarriak aipatu zituen, jaiotzean seme-alabak galtzen baitzituzten, eta ez zuten haien ezer ere jakiten; hildako haurrak, baita txakurrek suntsitutakoak ere; esperimentu medikoak eta kirurgikoak jasan zituzten emakumeak, kartzelgile petiteek lapinak (“conejitas”) deitzen zietenak.[3] Gerraren eta gatibualdiaren amaiera aldera, naziek Berlinen osatu zuten lan-taldeetako batean jarri zuten, non beste 650 emakumerekin gerra-industrian aritzen baitzen. Horietatik 115ek biziraun zuten.[4] Toulousera itzuli ondoren, Josep Ramos gerrillari katalanarekin ezkondu zen. Frantzian 'Conchita Ramos' ezizenaz deitzen diote.[5]

Kontzentrazio-eremuak askatu ondoren, Frantziako Gobernuak sarjentu izendatu zuen, Ohorezko Legioarekin eta Erresistentziaren Dominarekin kondekoratua. 2019ko uztailaren 26an, Capdellako Udalak eta Kataluniako Generalitateak omenaldia egin zioten Capdellako Zentralean.

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • Sarjentu izendatu zuen, Ohorezko Legioarekin eta Erresistentziaren Domina eman zizkion Frantziako Gobernuak.
  • 2019an Capdellako Udalak eta Kataluniako Generalitateak omenaldia egin zioten Capdellako Zentralean.
  • 2'023an La2 kateak Heroínas olvidadas dokumentalean bere bizitza eta garrantzia kontatu zuen. [6]

Erreferentziak aldatu

  1. Cervantes, Xavier. (27 de agosto de 2019). «Mor Conxita Grangé, l'última supervivent catalana de Ravensbrück» Ara.cat.
  2. Redacción. «La increíble historia de las 11 españolas que sobrevivieron al horror de Ravensbrück, el campo de concentración de mujeres» El Observador (Noiz kontsultatua: 2023-03-29).
  3. (Gaztelaniaz) Rodríguez, Olga. (2021-01-26). «"Los supervivientes españoles de los campos nazis nos dijeron 'cuéntalo', pero España no lo ha hecho"» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-29).
  4. «Cinco españoles que sobrevivieron a los campos de concentración nazis» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-29).
  5. (Gaztelaniaz) Llor, Montserrat. (2010-06-13). «Supervivientes españolas en el infierno nazi» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-03-29).
  6. (Gaztelaniaz) Somos documentales - Heroínas olvidadas: Españolas en la resistencia - Documental en RTVE. 2023-03-22 (Noiz kontsultatua: 2023-03-29).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu