Alfonsina Bueno

zaragozar aktibista, nazi eremutik bizirik irtendakoa

Alfonsina Bueno Vela (Moros, Zaragoza, 1915eko urtarrilaren 26aToulouse, 1979ko urtarrilaren 3a) ehungintzako zaragozar langilea eta militante antifaxista izan zen.[1][2] Frantzian erbesteratuta, nazismoaren aurkako erresistentzian parte hartu zuen eta, Gestapok atxilotuta, hainbat kontzentrazio-eremutan sartu zuten, eta esperimentu medikoen biktima izan zen.[3][4]

Alfonsina Bueno
Bizitza
JaiotzaMoros1915eko urtarrilaren 26a
Herrialdea Espainia
HeriotzaTolosa Okzitania1979ko urtarrilaren 3a (63 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Josep Ester i Borras (en) Itzuli  (1932 -  1947)
Jarduerak
Jarduerakmilitante politikoa, langilea, etxekoandrea eta anarkosindikalista
KidetzaFrantziako Erresistentzia
Lanaren Konfederazio Nazionala

Biografia

aldatu

Alfonsina Zaragozako Moros herrian jaio zen, Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilean CNTko anarkista oso aktibo baten alaba, Bergadá eskualdean (Bartzelona). Bergan irute-fabrika batean lan egin zuen, eta bertan Josep Ester ezagutu zuen — hura ere anarkosindikalista—, eta harekin ezkondu zen 1932aren hasieran. 16 urte zituela Angelina alaba erditu zuen.[5]

1936an gerra hastean, Josep Lurra eta Askatasunan sartu zen boluntario, eta Madril eta Aragoiko fronteetan borrokatu zen. Porrotaren ondoren, 1939an familia osoa erbesteratu zen Frantzian.[6]

Ibilbidea

aldatu

Alfonsina Frantziako Erresistentzian sartu zen, eta 1940an, aitarekin eta senarrarekin batera, Francisco Ponzanek antolatutako ihes-sare klandestinoko talde bateko kide izan zen. Banyuls-sur-Merrek errepublikanoei eta antifaxistei diktadura frankistatik ihes egiten lagundu zien.[7]

 
Toulouseko Saint-Michel espetxea
 
Toulouseko Saint-Michel espetxea
 
Toulouseko Saint-Michel espetxe zaharra: Gestapo eta SSen atxilotze-, torturatze- eta exekuzio-lekua, non Alfonsina Bueno sartu baitzuten 1943ko amaieran.

Baina salatu egin zituzten eta 1943ko urriaren 30ean Gestapok aita eta neba atxilotu zituen. Azken horrek, torturatuta, Josepek Okzitaniako Tolosan zuen helbidearen berri eman zuen, eta hurrengo egunean atxilotu egin zuten. Azaroaren 2an Alfonsina ere atxilotuta zegoen, eta haren alaba lagunen eta lankideen esku geratu zen. Denak espetxeratu zituzten Toulouseko Saint-Michel espetxean. 1944ko apirilean, familia Mauthausenera eraman zuten —abuztuaren 18an, aita Hartheimeko gazteluko gas-ganberan hil zen—. Alfonsina Ravensbrück-era bidali zuten, tren bateko karga-bagoi batean. NN (Noche y Niebla, nazien sarraski-programa bat) gisa sailkatu zen, 32. barrakoian kokatu zuten eta 37884 identifikazioa esleitu zioten. Erizaintzan, likido ezezagun bat injektatu zioten umetoki-lepoan. Esperimentu horren ondorioz, osasuna betiko hondatu zitzaion, eta ezin izan zuen berriro ama izan. Kontzentrazio-eremuan baldintza beldurgarriak jasan zituen, baina sabotajeetan parte hartu zuen.[7]

 
Emakumeak Ravensbrücken esklabo-lana egiten, Alfonsina Buenok bizirik iraun zuen nazien kontzentrazioko lehen eremuan.

1945eko martxoaren hasieran, naziek Ravensbrücken eremua hustu zuten, eta Alfonsina —hogeita hamar bat espainiarrekin batera—Mauthausenera eraman zuten. Granito-harrobian lan egin zuen, eta "Gusen heriotzaren eskailera" delakoa jasan zuen. Han, presoek 40 kilotik gorako harriak eraman behar izaten zituzten.[7] Bertan senarrarekin topo egin zuen berriro, eta, azkenean, Nazioarteko Gurutze Gorriak ebakuatu zituen biak apirilaren 22an, Suitzara eta handik Frantziara eraman zituen konboi batean.[5]

Askatu eta familiarekin elkartu ondoren, erbestean jarraitu zuen. 1947an, Josep eta Alfonsina banandu egin ziren. Alfonsina ez zen inoiz errekuperatu kantzentrazio-eremuan jasandako ondorio fisikoetatik. Britainia Handiko, Ipar Amerikako eta Frantziako agintariek kondekoratu zuen Erresistentzian parte hartzeagatik, baina Espainian ez zuen inolako aitorpenik jaso. 1979an hil zen Okzitaniako Tolosan.[5][8]

Saraik eta aintzatespenak

aldatu
  • Britainia Handiko, Ipar Amerikako eta Frantziako agintariek kondekoratu zuen Erresistentzian parte hartzeagatik.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Blanca Calvo Alonso. Deportadas: Alfonsina Bueno Vela. .
  2. (Ingelesez) Alfonsina bueno vela – Federación Anarquista 🏴. 2023-01-04 (Noiz kontsultatua: 2023-03-29).
  3. (Gaztelaniaz) ElDiarioAragón. (2021-09-12). «La historia de tres aragonesas que sobrevivieron al horror de los campos nazis» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-29).
  4. (Gaztelaniaz) sintregua. (2019-07-14). «Aragoneses en el infierno de los campos de concentración» Sintregua Comunicación (Noiz kontsultatua: 2023-03-29).
  5. a b c d «Alfonsina Bueno Vela: biografía» Aragoneses deportados a los campos nazis: 1940-1945.
  6. (Gaztelaniaz) Somos documentales - Heroínas olvidadas: Españolas en la resistencia - Documental en RTVE. 2023-03-22 (Noiz kontsultatua: 2023-03-29).
  7. a b c Iker González Izagirre. (2021-09-11). «Elisa Garrido, Alfonsina Bueno, Lise London: tres antifascistas aragonesas que sobrevivieron al infierno nazi» arainfo.org.
  8. (Gaztelaniaz) «El milagro olvidado de 11 españolas que resistieron al infierno nazi: honradas en Francia y no en España» El Español 2021-05-26 (Noiz kontsultatua: 2023-03-29).

Bibliografia

aldatu
  • G. Álvarez, Mónica (2021). Noche y Niebla en los campos nazis: Historias heroicas de españolas que sobrevivieron al horror. Espasa. ISBN 9788467063059.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu